LURRALDE EZBERDINETAKO JATEKO OHITURAK

PARTAIDEAK:

 

Amaia Irazusta. Navarro Villoslada BHI. Mailak: 2., 3. eta 4. DBH eta 2. Batxilergoa
Iratxe Izura. Leire Mendikateko BHI.  1., 3., eta 4.DBH
Koro Aleman.  Tafalla 1 BHI. 3., 4.DBH eta 1. eta 2. Batxilergoa
Blanca Llorens. Tafalla 2 BHI. 3. DBH eta 1. eta 2. Batxilergoa

Koordinatzailea:   Blanca Llorens

azken xedea / helburuak / kontzeptuak / prozedurak / jarrerak / ebaluazio irizpideak / jarraibideak / ereduen lanketa / ekoizpena / bestelakoak

AZKEN XEDEA

--- gora ---

 

HELBURUAK

--- gora ---

 

KONTZEPTUAK

--- gora ---

 

PROZEDURAK

--- gora ---

 

JARRERAK

--- gora ---

 

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

--- gora ---

LURRALDE EZBERDINETAKO JATEKO OHITURAK: JARRAIBIDEAK

1-AZKEN XEDEA

Taldeka diptiko edo mural batean herri bateko kokapena egin eta jateko ohituren berri eman idatziz, gelako beste ikaskideek, baita 3. DBHko beste klaseetakoek ere, ezagutu ditzaten.

2-EGOERAREN AURKEZPENA – AURREZAGUPENAK KANPORATZEN

Egoeraren aurkezpenak, alde batetik, jateko ohitura ezberdinen gaineko interesa pizteko, hau da, motibatzeko, ikasteko beharra sortzeko eta bestetik, eredua aurkezteko balio izango du.

Prozedura honako hau izan daiteke:

Hasierako aurkezpenean, gaiarekiko interesa piztu ondoren,  Greziari buruzko jateko ohituren eredua aurkeztuko dugu eta ikasleen aurrezagupenak ateratzeko erabiliko dugu.

Greziari buruz dakitena kanporatutakoan, zer egingo dugun, zer ikasiko dugun eta zertarako azalduko zaie.

Taldeka, aukeratutako herri batek dituen jateko ohiturei  buruzko murala egingo dutela esango zaie. Ohitura horiek herriaren ezaugarriekin, hau da, ekoizten dituen produktuekin, eguraldiarekin... lotura handia dutela ikusteko, toki horren kokapena eta zenbait ezaugarri bilatu beharko dituztela esango diegu.

Halaber, jaki horiek nola prestatzen diren, hots, errezetak burutzeko urratsak zein diren eta adierazteko modua ikasiko dutela azalduko diegu.

Zertarako? Talde bakoitzak murala prestatuz eta beste taldekideek egindakoa ikusiz lurralde ezberdinetako jateko ohiturak ezagutu ditzaten eta baita herri horiei buruzko informazio gehiago ere izan ditzaten.

Gainera, ikastetxeko beste taldeetako ikasleekin  muralak trukatuz gero, haien lana ezagutzeko aukera izango dute eta haiekiko harremana handi daiteke.

--- gora ---

 

3-EREDUAREN LANKETA

Gramatika edukiei dagokienez, argitu behar dugu guk prestaturiko ereduan agertzen diren zenbait egitura ikasleek menperatzen duten ala ez erabateko ziurtasunik ez dugunez, aurrezagupenak kanporatzen atala burutzerakoan  nolabaiteko ebaluazioa egingo dugula  guk aurreikusitakoaz gain beste hainbat egitura landu behar izanez gero, ariketa osagarrien bidez landu ahal izateko .

Landu edota birpasatzekoak:
  Kokapena, klima eta ekonomi jarduerak lantzeko
    Austria eta Venezuelako kokapen geografikoa zehazteko ariketa eta Murgil argitaletxeko lehenengo batxilergoko A eredurako 11, 12, 13 eta 14 orrialdeko fotokopiak erabiliko ditugu.
  Osagaiak eta kopuruak birpasatzeko ariketak
   

a- Ibaizabal argaitaletxeko 2.DBH ko liburutik ateratako ariketa, 73or. -kada atzizkiaren erabilera birgogoratu ondoren, irudietan ikusten dena esan beharko dute idatziz neurriak adierazteko baliabideak erabiltzen dituztelarik.

   

b- “Sukaldeko errezeten jokoa”. Mintzamenerako jokoak. Elhuyar liburutik ateratakoa.

Ekintza mota: klase osoan osagarriei buruzko galderak egin.

Galderak/egiturak: Baduzu...?/ Ba al duzu...?

...egiteko...beharko nuke

Zenbat...nahi/behar duzu...?

...egiteko...nahiko nuke.

Lexiko-arloa: janaria, pisuak, neurriak.

Oinarrizko hiztegia: arrautza, gurin, gatz, piper, esne, irin, gazta, azukre, txokolate, bainila, ur...

Prozedura: Klasea lau taldetan banatu behar dugu, talde bakoitzari errezeta bat eta bost osagaiko paper-zati bat emanez.

Joko honen xedea, talde bakoitzaren errezeta egiteko behar dituzten osagaiak aurkitzea da. Helburu hau lortzeko talde bakoitzak tokatu zaion errezeta irakurri eta behar dituen osagaiak eta hauen kopuruak azpimarratuko ditu.

Talde bakoitzetik ikasle batek atera behar du osagai baten bila, aldean daramanaren truke. Osagai guztiak lortzen dituen lehen taldea txapeldun izango da.

*Hiztegi berezia: nahastu, erantsi, gehitu, irabiatu, banandu, urtu, zuringo, gorringo, kazola, gainerre, gratinatu, isuri, eragin, ore, egosi...

 

Plateren prestaketa landu aurretik, errezetetan erabilienak diren aditzak eta lexikoa ezagutarazteko Ibaizabal 2 liburutik ateratako fotokopia (75or.) banatuko diegu. Jarduera  ekintza batzuk (frijitu, egosi, nahastu, txikitu...) dagokien  marrazkiekin lotzean datza.

  Prozesua adierazteko erabiltzen diren aditzak eta denbora antolatzaileak lantzeko Ibaizabal 2 liburutik hartutako ariketa  (74 or.) probestuko dugu. Mikrouhin labearen funtzionamendua irudikatzen duten marrazkien azpian prozesua adierazten duten esaldiak idatzi behar dituzte.Ondoren, errezeta azaltzeko, tostada prestatzeko ...prozesuak idatziko dituzte orrian agertzen diren ekintzak ordenatutakoan.
  Errezetak nola idazten diren lantzeko  Murgil argitaletxeko testuliburutik ateratako 4  ariketa erabiliko ditugu (8.,9.,10, eta 11).
  Talde osoan eta ahoz gure ereduko  hiru errezetak irakurri eta landuko ditugu. Errezetak egiterakoan erabiltzen diren hizkuntz formak, hau da,aditzak: behar izan, geroaldia eta agintera eta denbora antolatzaileei erreparatuko diegu.

              

--- gora ---

 

4-EKOIZPENA

Gorago esan dugun bezala proiektuak taldeka egingo dira; lau ikaslek osaturiko talde bakoitzak murala egingo du kartulina batean. Ereduan bezala, aurretik lanaduriko atal guztiak  agertu behar  dira, horietako batzuk marrazkiez apaindurik.

--- gora ---

 

Bestelakoak

--- gora ---