A EREDUKO HELBURUEN BALORAZIOA
DBHko kurrikuluak adierazten duenez, A ereduan, Euskara eta Euskal Literaturaren helburua ikasle guztiek hizkuntza horretan komunikatzeko gaitasuna lortzea da, bai ahoz, bai idatziz, maila aski izanik eraginkortasunaren eta zuzentasunaren aldetik. Helburuen artean hurrengo hauek ere aipatzen dira:
- Ahozko nahiz idatzizko testuak ulertzea
- Hainbat motatako testuak idaztea, zuzentasunez, adierazmen aberatsez, kohesioz eta koherentziaz.
- Ahoz inprobisatzeko gaitasuna garatzea eztabaidetan.
- Euskalkiak ezagutzea, bereiztea eta baloratzea.
Batxilergoko kurrikuluak ere Derrigorrezko Hezkuntzan lortutako gaitasunak,
etapa honetan zabaldu, sendotu eta espezializatuko direla dio. Eta Batxilergoko
helburu moduan planteatzen dituen berariazko gaitasunen artean, Euskal Hizkuntza
ikasteak komunikazio eta hizkuntza gaitasuna garatzen lagunduko duela esaten
da. Eta Batxilergoko helburuen artean, besteak beste, hurrengo hauek aipatzen
dira:
- Euskara ahoz eta idatziz geroz eta zuzenago erabiltzea, egoera errealetan argi, modu pertsonalean eta sormenez komunikatzeko.
- Komunikabideetan agertzen diren ahozko eta idatzizko testuak ulertu eta kritikoki interpretatzea.
- Euskarak komunikazioan duen funtzionamenduari buruzko hausnarketa egitea, norberaren produkzioak hobetu eta besteenak ulertzeko, pixkanaka-pixkanaka, era askotako eta ustekabeko egoeretan.
Hau horrela izanik, Urrutiko Hizkuntza Eskolako Euskara Departamentua martxan
jarri zenean, DBHko eta Batxilergoko ikasleei Hizkuntza Eskolako 1., 2. eta
3. mailak eskaintzea helburua zuelarik, DBHko eta Batxilergoko eta Hizkuntza
Eskolako euskararen irakaskuntzaren helburuak uztartzea erraza izan zitekeela
ematen zuen.
Hasiera batean, bi kurrikuluen helburuak (DBHko, Batxilergoko eta HEOekoak) parekotzat hartu ziren, komunikaziorantz bideratutako hizkuntzen irakaskuntza baita bi kurrikuluetan oinarritzat hartzen dena.
Ikastetxeetara hurbilduta, A ereduak duen errealitatea ezagutu genuen. Bertako
irakasleek zailtasun ugari dutela antzeman genuen. Bigarren Hezkuntzako A ereduko
ikastetxeen arteko programazio bateratuaren falta batetik, eta A ereduko Lehen
Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzaren arteko koordinazio eza bestetik ezagutzea
nahikoa da kurrikuluan aipatzen diren helburuak lortzea zaila baino ezinezkoa
izango dela ohartzeko.
Hau guztia gutxi balitz, orain arteko Selektibitatean jarri izan diren azterketak
ezagututa, azterketa hauen eta kurrikuluan agertzen diren helburuen arteko koherentzia
faltak harritu gintuen. Nola landuko dituzte ikastetxeetako irakasleek lau trebetasun
komunikatiboak gelan, komunikaziorantz bideratutako irakaskuntzaren helburu
direnak,
Selektibitatean egin behar den azterketak ez badio komunikazioari batere erreparatzen?
Selektibitatean egin behar den azterketak gramatika ezagutze hutsa nahikotzat jotzen duela ezagutu genuen. Aurrerago aipatu dugun bezala, kurrikulua eraginkorra izan dadin, ez al da beharrezkoa irakaskuntza prozesuaren hasieran zehazten diren helburuen eta ebaluazioaren arteko lotura?
Hau guztiari buruzko hausnarketa egin ondoren, argi ikusi genuen, A ereduko irakasle bakoitza (edo mintegi bakoitza) bakarkako lanetan aritzen dela, egoera honi, askotan ahal duena baino gehiago eginez, aurre egitea helburu duelarik.
Gure helburuek bai, aurrerago aipatu bezala eta hurrengo puntuan, hizkuntzaren
ikuspegi komunikatiboa azaltzean adieraziko den bezala, lau trebetasunak dituzte
oinarri eta horiek izango dira ikasturtearen bukaerako azterketek neurtu nahi
izango dituztenak.
Entzumena, mintzamena, idazmena eta irakurmena dira helburu, trebetasun hauek
landu eta garatzea izango da urtean zehar egin beharreko lanak eginez, lortu
nahi dena eta ikasturte bukaeran egingo den ebaluazioa markatutako helburuak
lortu diren neurtzeko izango da.
Bukatzeko esan, bi helburu direla, beraz, gurekin elkarlanean aritzen diren irakasleek gelan dituztenak. Bata, beraiei dagozkien irakaskuntzarenak, eta bestea, Hizkuntza Eskolako titulua lortzeko eskaini behar diren irakaskuntzarenak.
Honen aurrean eta irakasle hauei bidea erraztu nahian Ari Gara materiala sortzen
hasi ginen, material honen helburua gelan lau trebetasunak lantzeko aukera ematea
izanik. Lau trebetasunetatik mintzamena denez orain arte gelan lantzeko aukerarik
izan ez duena, Ari Gara materialarekin mintzamenari ere lekua egin nahi izan
zaio. Funtzio komunikatiboa oinarri delarik, esaldiak egituratu ahal izateko
errekurtso gramatikalak gelako irakasleak zabaldu beharko ditu, betiere material
osagarria baita guk sortu duguna.
ARI GARA ikasmaterialak:bideorako gidoia
Bi liburuk, ikaslearenak eta irakaslearenak, osatzen dute ARI GARA ikasmateriala. Irakaslearentzako liburuan HABEko kurrikuluaren eskema jarraituz, jarduera bakoitza egin ahal izateko irakasleei baliagarriak izan dakizkiekeen informazioak jarri ditugu. Hala nola lantzen den trebetasuna, testu mota, kontestuaren aditzera ematen duten hainbat aspektu (testuaren helburua, komunikazio-kanala, komunikazio-egoera, gaia besteak beste), jarduera honi aurre egiteko behar diren edukin linguistikoak, jardueraren prozedura, entzungaien transkripzioak eta ariketen soluzioak.
Bi liburu horiekin batera, irakasleek jardueren ebaluazioa egiteko bete behar duten balorazio-orriak ere jarri ditugu irakasleen eskutan. Horrela irakasleek jarduera guztiak ikasgelan lantzean, ea ongi atera diren, zer arazorekin topatu diren... helarazten digute fitxa batzuk betez.
Jarduerak gorpuzteko ipuin, egunkari, aldizkari, inprimaki, telebista eta mota askotako dokumentuak erabili ditugu. Gehienak zeuden bezalaxe eman ditugu, batzuk moldatuak eta beste batzuk espreski sortuak.
Orain arte Hizkuntza Eskolako 1. mailako edukinak biltzen dituzten bi liburu ditugu erabiltzeko prest: ARI GARA 1 eta ARI GARA 2. Eta 2. mailarako beste bi: ARI GARA 3 eta ARI GARA 4, maila bakoitzak bideoak, material osagarria eta entzungaiak dituelarik.
Bideo honen bidez, ARI GARA 4 liburuko Pertsona:arropa eta oinetakoak izenburua duen ikastunitatea aukeratu dugu. Edukin aldetik Hizkuntza Eskolako 2.mailakoa da.
Ikastunitate honen helburua, aise antzeman daitekeen bezala, ikasleak arropa eta oinetakoen salerosketan trebatzea da. Zeregin honetarako 21 jarduera prestatu ditugu. Hona hemen adibide batzuk:
1. jardueran ikasleak talde txikietan jarriko dira eta minutu gutxitan mintzari helduko diote prestatu dugun galdera sortaren bitartez. Honela beren hizkuntzan bizi duten egoeretan erreparatuko dute eta zenbait estrategia martxan jarri ere bai, gaian pixkanaka-pixkanaka sartzeko.
2. jardueran entzumena landu behar dute. Osotara lau elkarrizketa dira eta salerosketan gertatzen diren lau egoera ezberdin erakutsi nahi izan dizkiegu ikasleei. Beraz, eremu semantikoari dagokion lexikoa, adierazpide pragmatikoak edo hizkuntza funtzioak eta hizkuntza formak emateaz gain, kontestuaren parte diren erregistro eta saltzailearen zein bezeroen jarrerak ere eman ditugu.
Jarduera honetan bi zeregin izango dituzte ikasleek:
A) Aurrena elkarrizketa bakoitza zer dendatan gertatzen den esan beharko dute.
Betebehar hau aurrera eramateko, elkarrizketetan dauden pista batzuei baino
ez diete erreparatu behar. Askotan nahikoa da hitz baten esanahia ulertzea elkarrizketa
horren asmo komunikatiboa ulertzeko. Ulermen orokorra jarriko dute martxan.
Erantzunak emateko orduan ikasleak zertan oinarritu diren eta zer ikas-estrategia
erabili duten antzemateko, gogoeta txiki bat egingo dute.
B) Bigarren zeregin honetan lau elkarrizketa horietako bezeroak zertara joan diren ulertu behar dute. Erantzun anitzeko galderen bidez dago planteatua.
Nozioak izeneko jardueran aurreko lau entzungaien
analisia banan-banan egitea proposatu diegu ikasleei. Analisia ondoko alorren
inguruan egin bahar dute:
1.- Kontestuaren parte diren erregistroa (formala / informala) eta bezeroen
eta dendarien jarrera (ea atseginak diren, zakarrak, haserre dauden...) aztertuko
dituzte.
2.- Lantzen diren adierazpide pragmatikoak edo hizkuntz funtzioak. Elkarrizketetan
funtzio hauexek sartu ditugu:
3.jardueraren helburua entzun dituzten elkarrizketetako lexikoa
lantzea da. Elkarrizketa horietan zenbait sustantibo, adjetibo eta esamolde
berri azaldu dira. Lexiko berri horri erreferentzia egiten dioten marrazkiak
erabiliz, esanahia ezagutu eta finkatuko dute.
Nozioak izena daraman hurrengo jarduerak jantzidendan eta zapatadendan
moldatzeko oinarrizko hizkuntz funtzioak laburbiltzea du helburu. Funtzio hauek
ere entzundako elkarrizketetan erabilitakoak dira. Beraz, lehen kontestuan ikusi
eta aditu dituzte, eta orain zerrenda modura eskainiko dizkiegu ikasleei, alde
batetik horiei erreparatzeko, eta bestetik hurrengo jarduera egin ahal izateko.
Funtzioak hauexek dira: ? Hasierako agurra (formala / informala)
Orain, lexikoa, hizkuntz funtzioak, kontestuaren osagai diren erregistroa, jarrera eta abar astiro-astiro aztertu ondoren, praktikara jotzeko prest daude.
Eta hori da 4. jardueran egin behar dutena.
Hemen batez ere mintzamena landuko dute rol-joku baten bidez; izan ere egoera
jakin bat emanda, jantzidenda bateko giroa erreproduzituko dute, batzuek bezeroena
eta beste batzuek dendariena eginez.
Ezertan hasi aurretik, bezeroak eta dendariak bilduko dira haien artean erregistroa, jarrera (atsegina, haserre, zakarra) eta aurrera eraman behar duten egoera prestatzeko.
5. jardueran entzumenaren bitartez, deskribapenezko
testua landuko da. Ondoko egoera entzungo dute: Ana eta Imanol zapatadenda bateko
eskaparatearen aurrean daude Anak zapatak erosi nahi dituelako. Elkarrizketa
honetan eskaparatean dauden oinetakoen deskribapenak egiten dira eta ikasleek,
deskribapen horietaz baliatuz, hartu behar dituzte hurrengo orrialdean dauden
zapatak eta eskaparatean behar den bezala jarri.
Egoera honetaz baliatuz, deskribapenerako behar diren eduki lexikoa eta morfo-sintaktikoak ematen zaizkie ikasleei. Hala nola adjetiboak, erlatibozko perpausak (erreferente gabeak eta erreferentedunak), konparaziozkoak, posposizioak...
Zatitxo bat entzungo dugu:
Bigarren partean Anak, duda-mudatan ibili ondoren, zirt edo zart egin duela ematen du. Zein zapata erosi ote du?
Soluzioa erraza, ezta? Zorionak, bia da erantzun zuzena.
Beno, ez zaituztegu gehiago aspertu nahi. Bakar-bakarrik aipatu nahi genuke
ikastunitate guztien bukaeran ikaslea bera ikas-prozesuaz jabetzeko, atal bat
jartzen dugula Arian, arian, edozer zulatzen da izenburupean.
Kurrikulua aurkezterakoan esan dugu ikasleari berari bere jarduna ebaluatzeko aukerak eskaini behar zaizkiola. Ikaslea bere ikas-prozesuaren jabe eta erantzule bihurtuko badugu, bide hori aztertu eta hobetzeko tresnak eman behar dizkiogu. Hausnarketa horrek izugarrizko mesedea egingo dio bere ikas-gaitasunaz (ikas-estrategien balorazioa eginez...), ikas-mailaz eta abarrez gehiago jakiteko.
ARI GARA ikasmateriala
Sarrera
ARI GARA deitu dugun ikasmaterialaren proiektua aurkeztu baino lehen, zerk bultzatu gintuen ARI GARA hau sortzera azaldu beharko genuke.
Azalpen honetan zehar ikusi dugu gure jardunbidearen oinarrian zutabe hauek daudela:
1.- Ikasleei hizkuntz formak eskaintzea baino komunikaziorantz doan irakaskuntza bultzatzea.
2.- Gaitasun komunikatiboa osatzen duten lau trebetasunak lantzea (entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena), azken honi, mintzamenari, arreta berezia jarriz.
3.- Aldarrikatzen dugun irakaskuntza komunikatibora gehien egokitzen den planteamentu didaktikoa (atazek eskaintzen dutena) aukeratzea.
Zutabe hauen islada den ikasmaterial xorta hau da, beraz, ARI GARA izena duena.
Materialaren aurkezpena egiteko bideo bat prestatu dugu. Azalpen hutsean geratu
baino nahiago izan dugu benetako ariketak edo, guk hartu dugun terminologia
erabiliz, jarduera batzuk begien aurrean jarri, modu errealean, ikasleek duten
perspektibatik eskainita. Horretarako ikastunitate baten zatia hartu dugu muestra
gisa.
Lan honetan aurrera segitzeko adorea A ereduan gurekin aritu eta ari diren irakasleen
lan, ekarpen eta iradokizunei zor diegu.