EIBZ - A EREDUA

A eredurako materialak: 2007-2008

Haur hezkuntza

1. TALDEA

A ereduan euskara ikasgaia lantzeko materiala beharrezkoa denez, 07-08 ikasturtean A ereduko irakasle batzuk Haur Hezkuntzako material osagarria antolatzeko eta sailkatzeko bildu ginen.

Lan talde honetan parte hartu dutenak honako hauek izan dira: Aitziber Iraioz Remiro eta Esther Olite Munarriz Iruñeako “San Jorge I” eskolakoak eta Gemma Larrañaga Artaxoako “Azpiroz Urraca Erregina” eskolakoa.

Zer antolatu eta sailkatu dugu?

Zertarako?

  • Haur Hezkuntzako haurrekin ahozkotasuna sustatzeko.
  • Euskal Literaturaren hastapenarekin hasteko.
  • Irakasleek eskuragarri izateko.

2. TALDEA

2007-2008 ikasturtean Lizarran A ereduko zenbait irakaslek sortutako materiala duzue honako hau. Lan talde honetako parte hartzaileak hurrengo hauek izan ziren: Arrate Irazola Lasuen, Edurne Garzaron Lizaso, Olatz Agirre Sorozabal, Garbiñe Makazaga Ochandorena eta Juan Manuel Perez Lanz.

Sortutako materiala:

Zertarako?

  • A ereduko Haur Hezkuntzako haurren ahozkotasuna sustatzeko.
  • Euskaraz jolasteko eta ongi pasatzeko.
  • HHn lantzen diren gaiekin lotzeko.
  • Irakasleek eskuragarri izateko.

 

 

 

 

EIBZ