EIBZ - A EREDUA

A eredurako materialak: 2007-2008

Lehen hezkuntza

2007-2008 ikasturtean Lizarran A ereduko zenbait irakaslek sortutako materiala duzue honako hau. Lan talde honetako parte hartzaileak hurrengo hauek izan ziren: Arrate Irazola Lasuen, Edurne Garzaron Lizaso, Olatz Agirre Sorozabal, Garbiñe Makazaga Ochandorena eta Juan Manuel Perez Lanz.

Sortutako materiala:

  • Ipuin mitologikoak: “Xamarikoren ipuin zorro” liburutik A eredura egokitutako zenbait ipuin.
  • Kanten bilduma: CD ezberdinetan agertzen diren zenbait kantuen sailkapena, kanta bakoitzarekin lantzen den gaia eta kanta horiekin egin ahal diren jarduera ezberdinen proposamena.
  • LHko jolasak: zenbait haur jolasen deskribapena.

Zertarako?

  • Idatzizko hizkuntzaren bidez zenbait pertsonaia mitologiko ezagutzeko.
  • A ereduko Lehen Hezkuntzako haurren ahozkotasuna sustatzeko.
  • Euskaraz jolastu eta ongi pasatzeko.
  • Irakasleek eskuragarri izateko.

Lizarran 2007-2008

 

 

 

 

 

 

 

EIBZ