Audioaren
hitza: |
Bazkaltzera!
Gose naiz!
Bazkaltzera!
Gose naiz!
Goazen denok jantokira,
eskuak garbitu (e)ta gero,
denok tripa betetzera!
|
|
|
Doinua: |
Ezezaguna
|
|
|
Zertarako: |
Jantokira joateko. Bazkaldu
aurretik abesten dugun kanta da. Etxean ere haurrek kanta dezaten
letra egokitu beharko genuke: bazkaltzera/gosaltzera/ afaltzera,
jantokira/ sukaldera. |
|
|
|
Zudaire, Amezkoako I.P, HHko 3, 4 eta 5 urteko haurrak eta LHko 1.
mailako haurrak. |
|
|
Koreografia: |
- Bazkaltzera: Esku bat ahorantz zuzenduko dugu jateko
keinua eginez.
- Gose naiz: Esku batekin, sabelaren inguruan, mugimendu
zirkularrak egingo ditugu gose izango bagina bezala.
- Goazen denok jantokira: Esku batean bi hatz (erakuslea
eta luzea ) mugituko ditugu oinez joango bagina bezala.
- Eskuak garbitu (e)ta gero: Bi eskuak igurtziko ditugu
eskuak garbitzen ariko bagina bezala.
- Denok tripa betetzera: Bi eskuak sabelaren ingurura
eramango ditugu, tripa handia edota lodia bagenu bezala. Hau egiten
dugun bitartean ere, masailak puztu ditzakegu beteta egongo bagina
bezala.
|
|
|
______________________________
|