Irakasleak
abesti hau kantatuko du mugimendu batzuk eginez.
“Txakurra, txakurra hemen dago gurekin, txakurra, txakurra hemen
dago gurekin. Eta nola egiten du? Zaunka bai, bai, bai! Eta nola egiten
du? Zaunk, zaunk, zaunk!”
Txakurrarena kantatzean ikasleek bi eskuak buru gainean jarriko dituzte
txakurraren belarriak egiteko.
Abestia bukatu bezain azkar, lehenengoa besteen hanka azpitik pasatuko
da eta azkena jarri egingo da. Gero oilarrarekin jarraituko dugu. Eskuarekin
gandorra egingo dute eta abesti hau kantatuko dute.
“ Oilarra, oilarra, hemen dago gurekin. Oilarra, oilarra hemen
dago gurekin. Eta nola egiten du? Kukurrukuka bai, bai, bai. Eta nola
egiten du? Kukurrukuuu!”
Abestia bukatzean azkena jarriko da.
Gero katuarena egingo dugu. Bi eskuekin katuaren biboteak egingo dituzte.
Abesti hau egingo dute.
“Katua, katua hemen dago gurekin, katua, katua hemen dago gurekin.
Eta nola egiten du? Miauka bai, bai, bai! Eta nola egiten du? Miau, miau,
miau.”
Lehenengoa azkena jarriko da. Eta bukatzeko txerriarena egingo du.
Eskuarekin txerri muturra jarriko dugu. Abesti hau kantatuko dute.
“Txerria, txerria hemen dago gurekin. Txerria, txerria hemen dago
gurekin. Eta nola egiten du? Kurrinka! Bai, bai, bai! Eta nola egiten
du? Kurrin, kurrin, kurrin!”
Jolasa luza daiteke animalia gehiago gehituz, adibidez: astoak: arrantzaka;
zezenak: marruka eta ardiak: beeka.
|