hasiera >>> jolasak

JIRAFAK ETA ELEFANTEAK

Adina:
4-5
   
Kokapena:
Zutik hirunaka
   

Deskribapena:

Bi ikasle elkarri eskuak emanda eta hirugarrena erdian, besteen besoen artean, jarriko dira. Irakasleak “jirafa!” esaten badu, erdikoak besoak luzatu eta goian elkartuko ditu eta aldeetan daudenak makurtu eta erdikoari belaunetatik helduko diote.

“Elefantea!” esaten badu, erdikoak besoak aurrera luzatuko ditu elefantearen tronpa imitatuz, albokoek belarriaren itxura egiteko besoekin biribil baten forma egingo dute eta tronparen ondoan jarriko dira.

   
Oharra:
Hiruko taldeetan jarri beharrean, haurrak korroan eserita egongo dira. Irakasleak ikasle bat hatzez seinalatuko du eta, “elefantea!” edo “jirafa!” esatean, haur hori korrotik zutituko da eta animaliaren keinua egingo du besoak luzatuz. Ikasle horren ondoan dauden haurrek elefantearen belarriak edo jirafaren gorputza egingo dute.
 
 

______________________________

EIBZ