|
Erdian
dagoen ikaslea oiloa izango da eta inguruan dauden gainerako ikasleak
beste animalia batzuk izango dira. Irakasleak zein animalia izango diren
belarrira esango die: “Zu katua, zu txakurra, zu txerria…”
- Jolaskideak: Oilo itsua zer nahi duzu?
- Oilo itsuak: Animalia bat harrapatu!
- Guztiek batera: 3 bira eman, entzun eta asmatu!
Ikasleak egokitu zaien animalien hotsa egiten hasiko dira (katuek: mau,
txakurrek: zaunk, txerriek: kurrin, txoriek: txio…).
Oiloak ikasle bat harrapatu eta hotsa entzutean, zein animalia den asmatu
beharko du. Asmatzen badu, harrapatu duen animalia oilo izatera pasatuko
da, eta asmatzen ez badu, animaliak harrapatzen jarraituko du.
|