|
Gela
lau taldetan banatuko dugu, talde bakoitza animalia bat izango da. Adibidez:
katuak, ardiak, txoriak eta behiak. Talde bakoitzetik partaide
bat hartu eta izkina batean jarriko da. Beste taldekideei zapi batekin begiak
estaliko dizkie irakasleak eta gelaren erdian nahastuta jarriko dira. Izkinetan
daudenek bere animaliaren hotsa egin behar dute (miau, beee, txio eta
muu) eta beste taldekideek gainontzeko animalien hotsak diskriminatu
eta haiengana hurbilduko dira animalia taldeak elkartu arte. |