|
Haur
guztiak 6-7 jokalariz osatutako taldeetan banatuko dira. Talde bakoitzari
emozio bana emango zaio. Taldeak denbora tarte bat izango du mimikaren bitartez
emozioa antzezteko. Gainerako taldekoek antzezten ari diren emozioa zein
den asmatu beharko dute. Ez badute asmatzen, irakasleak laguntza eskain
dezake. Emozioak, besteak beste, hauek izan daitezke: umoretsu, aspertuta,
nekatuta, triste, alai, haserre, txapeldun, berotuta, minduta, irribarrez,
gose, pentsakor… |