hasiera >>> jolasak

ARTXILA MURTXILA

Adina:
5 urte
   
Materiala:
Forma desberdinetako fitxak
   
Kokapena:
Gelan edo patioan
   

Deskribapena:

Haurrak, zutik zein eserita, gelan edo patioan sakabanatuta egongo dira. Haur bakoitzak forma bat duen fitxa edukiko du. Irakasleak “Artxila murtxila zirkuluak erdira!” esaten duenean, zirkulua duten haur guztiak gainontzeko ikaskideen aurrean jarriko dira. Honela, landu nahi ditugun forma guztiekin.
   
Oharra:
Hasieran, Artxila murtxila...! esaldia irakasleak esango du, baina egitura ikasitakoan umeek beraiek esango dute. Azkenik, haur guztiak erdian daudenean, musikaren erritmoan biribilean dantza egingo dute.
 
 

______________________________

EIBZ