hasiera >>> jolasak

LURREAN MARGOTU

Adina:
4-5 urte
   
Materiala:
Klariona edo isolatzeko zinta
   
Kokapena:
Zutik
   

Deskribapena:

Irakasleak zirkulu, hiruki eta lauki handi bana marraztuko du lurrean eta “Zirkulua!” esatean, haurrak zirkulu barrura korrika sartu beharko dira.Gero “Hirukia!” esandakoan, hiruki barrura sartu beharko dira. Gauza bera “Laukia!” esatean.
   
Oharra:
Barruan-kanpoan kontzeptuak barneratzeko: “Zirkulu barrura!”, “Hirukitik kanpo!” bezalako hizkuntza egiturak erabil ditzakegu.
Hasieran irakasleak aginduak emango ditu, baina behin haurrak jolasa barneratuta dutenean, beraiek aginduak emango dituztenak izango dira.
 
 

______________________________

EIBZ