hasiera >>> jolasak

ZAPIA

Adina:
3-5 urte
   
Materiala:
Bi zapi
   
Kokapena:
Bi talde, zutik bata bestearen parean eta irakaslea erdian.
   

Deskribapena:

Irakasleak talde bakoitzetik izen bat aukeratuko du eta gorputz atal bat esango du: “Axier, Marta, lotu zapia besoan!” Talde bakoitzetik aipatutako bi ikasle horiek korrika aterako dira eta beste taldeko bati zapia besoan lotu beharko diote. Lotu eta gero bere taldeko zapia askatzera joango dira. Ondoren zapia hartu eta irakasleak galdetuko die: “Non lotu eta askatu duzue zapia? Besoan! Oso ondo!”. Jolasak beste gorputz atalekin jarraituko du.
   
Oharra:
3 urtekoekin gometsak erabil daitezke; beste taldeko bati gometsa itsatsiz irakasleak ematen duen aginduaren arabera.
 
 

______________________________

EIBZ