hasiera >>> jolasak

ZER DA HORI, ZER DA HORI?

Adina:
5 urte
   
Materiala:
Ezer ez
   
Kokapena:
Gelan binaka jarrita, edo korroan eta bat erdian
   

Deskribapena:

Binaka jarrita haurrek elkarrizketa bat izango dute. Elkarrizketak doinua izango du:

      • A: Zer da hori, zer da hori?
      • B: Zer??
      • A: Hori!(gorputzeko atal bat adieraziko du)
      • B: Hau??
      • A: Bai.
      • B: Eskua da!
   
Oharra:
Jarduera hau talde osoarekin ere egin daiteke. Biribilean jarriko dira eta erdian dagoen haurrak erabakiko du norekin hasiko duen elkarrizketa. Eserita dagoenak asmatzen badu, erdian jarriko da.

______________________________

EIBZ