hasiera >>> jolasak

ZER UKITU DUGU?

Adina:
4-5 urte
   
Materiala:
Ezer ez
   
Kokapena:
Gelan zutik
   

Deskribapena:

Irakasleak “Ukitu Itsasoren hanka, Ukitu Anderren besoa…” esango du. Umeak kide horiengana hurbilduko dira eta esandako gorputz atala ukitu beharko dute. Adibide ugari esan eta gero irakasleak galderak egingo ditu: “Anderri zer ukitu diogu?”, “Itsasoren zein gorputz atal ukitu dugu?”... Bigarren galdera hau zailagoa denez, lehenengoa ikasita dagoenean landuko dute, edota 5 urtekoek bakarrik egingo dute.
   
Oharra:
4 urteko umeekin “Zer ukitu dugu?” galdera egingo dugu.
 
 

______________________________

EIBZ