|
Elikagaiak
ezagutzen dituztenean, liburuxkarekin hasiko gara. Haurrek fitxan
agertzen diren elikagaiak margotuko dituzte. Margotu eta gero, irakasleak
fitxa horri liburuxka baten forma eman behar dio. Tolestu ondoren,
lekeda bota eta liburuxka izango dugu. Bakoitzak bere liburuxka duenean
jolasten hasiko gara. Irakasleak “Erakutsi, erakutsi... banana!”
esango du eta umeek liburutxoan banana aurkitu beharko dute. Hiztegia
landu dugunean, ikasleek Erakutsi, erakutsi... esan dezakete
eta taldekideek beren liburutxoetan bilatu. |