Otsoa
izan ezik, gainerako jolaskideek fruta baten izena aukeratuko dute.
Jolasa ondorengo elkarrizketa honekin hasiko da:
Otsoak: Tok, tok
Beste jolaskideek: Nor da?
Otsoak: Otsoa naiz.
Beste jolaskideek: Zein fruta nahi duzu?
Otsoak fruta baten izena esango du eta fruta hori aukeratu duen
jolaskidea harrapatzen saiatuko da. Jolaskide horrek, korrika, aurretik
erabakitako ezkutalekura iritsi beharko du, otsoak harrapatu baino
lehen. Bestela, berak otsoarena egin beharko du. |