hasiera >>>
jolasak
ARROPA ZABALDU
Adina: |
4-5 urte |
|
|
Materiala: |
Soka
bat, arropa zabaltzeko koloretako matxardak, paperezko irudi ezberdinak
eta bi aulki |
|
|
Kokapena: |
Talde handian eserita
|
|
|
|
Bi
aulkien artean soka bat lotuko dugu. Matxardak lurrean jarriko ditugu
eta, beste multzo batean, zintzilikatzeko irudiak.
Korroan eseriko gara, sokaren aurrean. Irakasleak aginduak emango
ditu.
Adibidez: “Pintza gorriarekin zintzilikatu halako marrazkia”.
|
|
|
Oharra: |
- 3 urtekoekin lepoko bat egin daiteke. Soka bat emango zaie eta
koloretako matxarda ezberdinak. Aginduak jarraituz, serie bat
egingo dute.
- 5 urtekoekin ekintza zaildu daiteke. Aginduak haiek emanez
edo zintzilikatu behar dutena zehaztuz. Adibidez: “Pintza
urdinarekin galtzerdia zintzilikatu”.
|
|
|
______________________________
|
|