hasiera >>> jolasak

EGUZKIA ETA ILARGIA

Adina:
4-5 urte
   
Materiala:
Kolore desberdinetako kartoi meheak, hau da, kartulinak, eta soka
   
Kokapena:
Taldea aulkian edo korroan eserita. Bi ikasle zutik jarriko dira eta haien atzean gainerako ikasleak trenean jartzen joango dira.
   

Deskribapena:

  • Irakasleak bi haur zutiaraziko ditu, “Zu eguzkia izango zara eta zu ilargia izango zara” egitura erabiliz. Gainerako ikaskideek koloretako kartoi meheak izango dituzte. Eguzkiari eta ilargiari irakasleak “Zer nahi duzu?” galdetzen dienean, kolore bat aukeratu beharko dute. Kolore horretako kartoi mehea dutenak zutituko dira eta eguzkiaren edo ilargiaren atzean jarriko dira.
    • Adibidez:

      Irakasleak: Zer nahi duzu?
      Eguzkiak: Urdina nahi dut.
      Kolore urdina dutenak eguzkiaren atzean jartzen dira trenean. Ilargiak gauza bera egingo du:
      Irakasleak: Zer nahi duzu?
      Ilargiak: Gorria nahi dut.
      Kolore gorria dutenak ilargiaren atzean jarriko dira trenean, eta horrela kolore guztiak amaitu arte.

    • Ikasle guztiak trenean daudenean, soka bat hartu eta sokatira egingo da, eguzkia ilargiaren kontrako sokatira jolasa.
   
Oharra:

Edozein gairen hiztegia lantzeko balio du, koloreak izan ordez beste gaien inguruko kartoi meheak (animaliak, janariak, jantziak…) erabil daitezke.

______________________________

EIBZ