hasiera >>>
jolasak
SEMAFOROA EDO ORTZADARRA
Adina: |
4-5 urte |
|
|
Materiala: |
Ezer
ez |
|
|
Kokapena: |
Zutik eta lerroetan kokatuta,
lerroak elkarren ondoan, tartetxoarekin. |
|
|
|
Irakasleak
lerro bakoitzari kolore bana emango dio eta lerro bakoitzeko ikasleek
beren kolorea entzutean, makurtu eta berriro zutitu egin beharko dute.
Despistatzen dena lerrotik kanpo geratzen da eta ezingo du jolasarekin
jarraitu, irakasleak koloreak gero eta azkarrago esango ditu eta baita
errepikatu ere. Irakasleak “Semaforoa” esatean, denek
batera makurtu beharko dute. |
|
|
Oharra: |
Semaforoarekin, hiru lerrotan
multzokatzen dira ikasleak eta hiru kolore lantzen dira, kopuruaren
arabera kolore gehiago lantzen badira, ortzadarra deituko
diogu jolasari. |
|
|
______________________________
|
|