Adina: |
3-4 urte |
|
|
Materiala: |
Koloretako
gometsak eta aulkiak |
|
|
Kokapena: |
Bat aulkian eserita eta
besteak inguruan |
|
|
|
Ikasle
bat aulkian eserita egongo da eta irakasleak begiak eskuekin itxiko
dizkio. Ikasle bat altxatuko da eta eserita dagoenari gomets bat jarriko
dio kopetan. Buruan kolpetxoak emanez hitz magikoak esango dizkio:
“Txin – txin nik ez dut egin!”.
Korrora bueltatuko da. Aulkian eserita dagoenak zein koloretako gometsa
duen galdetuko die: “Gorria da?”; “Ez, ez da gorria”.
Horrela asmatu arte. Asmatzen duenean gometsa jarri diona aulkian
eseriko da. |
|
|
Oharra: |
5 urtekoekin forma ezberdinetako
gometsekin egin daiteke. “Zirkulua da?”, “Hirukia
da?”...
Gometsa itsatsi beharrean, aulkian eserita dagoenari gai ezberdinetako
irudiak ematen badizkiogu -animaliak, janariak, jantziak, gorputz
atalak…-gai horiek ere lantzeko aukera izango genuke. |
|
|
______________________________
|