hasiera >>> jolasak

UZTAIAK ETA AGINDUAK

Adina:
4-5 urte
   
Materiala:
Kolore desberdinetako uztaiak
   
Kokapena:
Uztaiak eskuan, zutik gelako alde batean
   

Deskribapena:

Irakasleak kolore eta agindu bana esango ditu. Esandako uztaiaren kolorea duten ikasleak irakaslearengana joango dira emandako agindua betez. Aginduak: Oinez, korrika, saltoka, arrastaka... Adibidez, irakasleak esango du: “Gorriak korrika !”. Kolore gorriko uztaiak dituzten ikasleak korrika joan behar dira irakaslea dagoen tokira. Orduan irakasleak galdetuko die : “Zein koloretakoa da uztaia ?”

Ikasleak : Gorria !
Irakasleak : Oso ongi. Aurreko tokira itzuli!

 

______________________________

EIBZ