hasiera >>> jolasak

BESARKADA MUSIKALAK

Adina:
4 urte
   
Materiala:
Musika
   
Kokapena:
Korroan eserita
   

Deskribapena:

Musika bizia entzuten den bitartean, haurrek jauziak egingo dituzte eta modu librean arituko dira. Musika gelditzean, haur bakoitzak inguruan duen kideren bat besarkatu beharko du. Haur guztiak elkar besarkatuta daudenean (bikoitiak ez badira, hirunaka ere besarka daitezke); berriz ere musika jarriko da, eta berriro hasiko dira jauzika eta dantzan. Musika gelditzean, beste kideren bat besarkatu beharko dute.
   
Oharra:
5 urtekoei jarraibideak eman ahal dizkiegu. Musika gelditzean: “Besarkada hiru!”. Gelako hiru haur elkartu behar dira besarkada emateko. Besarkatu gabe gelditu dena edo direnak hurrengo jarraibidea esango dute.
 
 

______________________________

EIBZ