hasiera >>> jolasak

PAKETEEN JOLASA

Adina:
4-5 urte
   
Materiala:
Dantzatzeko musika
 

Kokapena:
Gelan sakabanatuta
   

Deskribapena:

Musika entzuten den bitartean dantza egingo dute. Musika gelditzean, irakasleak zenbaki bat esango du eta ikasleek taldeak egingo dituzte, irakasleak esandako zenbakia kontuan hartuz. Adibidez, irakasleak “bost” esatean, ikasleak bosnaka jarriko dira. Talderik gabe gelditzen diren ikasleek hurrengo zenbakia esango dute.
   
Oharra:
Bost urtekoekin zenbakiak handiagoak izan daitezke (10-20).
 
 

______________________________

EIBZ