a eredua
 

MAITE ZAITUT!

ZER EGIN DUGU? Etxe txokoan aitatxo eta amatxoetan euskaraz jolastu. Urtxintxa eta urtxintxaren gurasoak zaindu eta maitatu ditugu, guk gure familia eta gelako lagunak ere zaindu eta maitatu ahal izateko.

aurkibidea

1. Interesgunea

Gelako haur batek arreba izan duela kontatu digu. Une horretan beste haur batek bere amatxok sabelean haurra duela esan digu.

 

2. Motibazioa (talde handian)

Gelan, gure maskotaren etxean, urtxintxaren aita eta ama aurkitu ditugu. Internetetik ateratako bi urtxintxen irudiak erabilita, gure maskotaren aita eta ama egin ditugu, folio batekin tutu bat eginez. Eskua tutuan sartuz, txotxongilo moduko bat lortu dugu.

txontxongilo

txontxongilo

Irudiak

urtxintxa
urtxintxa
urtxintxa

 

3. Aurrezagutzak aktibatzeko (talde handian, korroan)

3.1. Gaiaren inguruan

Familia kideen izenen inguruan dituzten aurrezagutzak aktibatzeko, maskotaren familia erabili dugu.

Ekarpenak horma-irudian jaso ditugu.

3.2. Zer egin erabaki

4. Zertarako egin erabaki (talde handian)

Nola egin erabaki:

Haurren ekarpenak idatziz jaso ditugu, eta gure gelako lagunekin ere gauza bera egingo dugula azaldu diegu.

5. Informazioa (talde handian eta, gero, talde txikietan)

Irakaslearen familia-argazkiaren inguruko galderak egin ditugu. Senitarteko bakoitzeko argazki bana eraman dugu: aita, amona, ama... “Nor da?”, “Eta noren aita ote da?”, “ Zure ama da?”, “Eta zurea?”, “Begiratu ongi argazkiak, ea asmatzen duzuen”.

Etxekoei haurren senideen argazkiak eskatu dizkiegu. Horretarako, etxera eramateko ohartxo bat prestatu dugu. Gelara ekarri dituzten argazkiak ikusi ditugu: “Noren ama da hau?”, “Hau nor da?”, “Noren familia da?”... Familia-kideak kolore ezberdinetako gometsekin identifikatu ditugu, adibidez: aita-gomets gorria, ama-gomets berdea...

6. Edukiak garatzeko

6.1. Jolasteko

Bidaia: haurrak talde txikietan taldekatu ditugu. Talde bakoitza familia bat izan da. Lehenengo familia arbelera aterako da. Arbelean leku baten bereizgarri bat marraztu dugu: loreak-parkea, lehoi bat-zirkoa edo zooa, mendia... “Urrutia familia parkera joan da eta argazki bat atera du; zu nor izango zara? Amona, aitona, ama..”. Familia-kideak ezberdintzeko, kide bakoitzari dagokion koloreko gometsa itsatsi diogu eskuan. Ondoren, beste haur batek argazkilariarena egin du eta txantxetan argazkia atera die.

Aitatxo eta amatxoetan jolasten: talde handian, gurasoek euren seme-alabekin egiten dituzten ekintzak imitatu ditugu: haurrak orraztu, jantzi, jaten eman, bainatu... Ikasle batzuk aita-amak izan dira eta beste batzuk, aldiz, horien seme-alabak.

6.2. Errutinak (talde handian)

Urtxintxa amarekin eta aitarekin errutina. Korroan gaudela, urtxintxaren gurasoak besarkatu bitartean, “Maite zaitut, aita!”, “Maite zaitut, ama!” esan diegu.

Urtxintxaren senitartekoen eraztunak egin ditugu. Urtxintxa ama, aita, amona, aitona... Makinistak eskuineko eskuko hatz erakuslean urtxintxaren eraztuna jarri, eta, ezkerrekoan, berak erabakitako senidearena. Ezkerreko eskua itxi, eta horren gainean, eskuineko eskuarekin “kax, kax, kax” eginez:

Urtxintxak

Urtxintxak

 

Haur bat gelara etorri ez denean, makinistak, hots, gelako arduradunak, gelakide horren argazkia dokumentua etxetxo batean itsatsi, eta Pintxa urtxintxaren senitarteko baten irudia hautatu du. Ondoren, denok kantatu diogu: Amaia etxean dago tripako minarekin, amatxo (aitatxo, amona... aukeratzen duen irudiaren arabera) joan zaio aspirina batekin!

6.3. Psikomotrizitate gelan (talde handian)

Lotan nago: haurrak koltxoneten gainean etzan dira:

“Berandu da, denok lo-lo egitera. Isil-isilik. Ongi lo egin, ongi lo egin...” “Lotan nago” (Pirritx eta Porrotx) kanta abestu eta antzeztu dugu.

“Esnatu, eskolara joateko ordua da”. “Egun on, ama” ("Zala eta Parta", Ibaizabal) kanta abestu dugu.

Urtxintxa kulunkatzen: gure maskota kulunkatu bitartean, sehaska kanta bat abestu diogu:

Begira, begira nago
gure urtxintxari.
Begira, begira nago
lo dagoen honi.
Begiak ireki ditu,
barrez hasi zaigu.
Zu zara haur politena,
ume jatorrena.

“Haurtxoaren esnaera”, Kukuketan (moldatua).

6.4. Plastika txokoa (talde txikietan)

Bihotz gorri-gorriak: kartulinaz egindako dokumentua bihotzak gorriz margotu ditugu. Eta gelako kideok elkarri oparitu dizkiogu “(izena), maite zaitut!” esamoldea erabiliz. Besteek “Eskerrik asko!” esan dute.

6.5. Kantak

7. Ikaskuntza egiaztatzen (talde txikietan)

Etxera eramateko bihotzak ere egin ditugu “Aita, ama, aitona... maite zaitut!”, ahozko esapidea familiakoekin erabiltzeko.

Bihotzak etxera eraman baino lehen esan beharrekoa entseatu dugu. 3 edo 4 haurrekin familia-kide ezberdinak banatu ditugu: “Mikel amatxo izango da eta Jon aitatxo”. Gero, haurretako batek, bihotzak ematean, “Maite zaitut, ama” eta “Maite zaitut, aita” esan du; gainerakoek “Eskerrik asko!”.

8. Ebaluazioa

8.1. Irakaslea: ebaluazio irizpideak

MAITE ZAITUT!
Ikaslearen izena  
Behatu beharreko alderdiak
Hasieran
Garapenean
Amaieran
Lorpenak
Oharrak

Norberaren gurasoen izenak esatean, “nire aita da” edo “nire ama da” adierazten du.

         
“Aita / ama / Xabier..., maite zaitut!” esaldia errepikatzen du.          
Proposatutako jardueretan parte hartzen du.          

 

8.2. Ikaslea: Sentimenduen taula

Haur bakoitzak proiektua baloratu du. Arbelean edo paper zuri handi batean, ikasle bakoitzak eta irakasleak beren laukia bete dute; ondoren, korroan komentatu dugu: “Gustatu zaizue?”, “Ez zaizue gustatu?”, “Zergatik?”, “Nola sentitu zarete?”... Jasotako datuak apuntatu egin ditugu, proiektuan egin beharreko aldaketak ikusteko.

SENTIMENDUEN TAULA

Pintxa urtxintxaren familia
Aitatxo eta amatxotan jolasten
Bihotz gorri-gorriak
ONGI PASATU DUT
1. IKASLEA        
2. IKASLEA        
3. IKASLEA        
IRAKASLEA        

 

NOLA BETE

alai

  gustuko ez

 

Oharra. Jardueren balorazioa saio bakoitzaren bukaeran egitea komeni da. Proiektuaren azken saioan jarduera guztien ebaluazioa egingo bagenu, gehiegi luzatuko litzateke.

DOSIERREAN SARTU DUGUN INFORMAZIOA

Proiektu honetan ez dute dosierrik egin; horren ordez, aitatxori edota amatxori oparitzeko bihotzak eraman dituzte etxera.

 

Nafarroako Gobernua / Egileak: Maider Ayerdi, Batirtze Foruria eta Rakel Santamaria / EIBZ