|
ZER EGIN DUGU? Olentzeroren maniki bat jarri dugu gelan. Olentzerok egunero jantzi bat utzi digu gelan. Jantziak egunkari-paperez bete ditugu, gure Olentzero oso potoloa delako. Olentzero hori aurrerago bizirik egon zen, Olentzeroren bisita egunean. Proiektuan zehar, denon artean egindako Olentzerorekin eta benetakoarekin euskaraz aritu gara: “Olentzerori, euskaraz”.
Oharrak:
- 3 urterekin garrantzitsuena da ezagutzea Olentzero pertsonaia nor den eta zer egiten duen.
- Etxe txokoan Olentzeroren jantzia utzi dugu, hemendik aurrera haurrak mozorrotu daitezen.
1. Motibazioa (talde handian)
Olentzeroren jantziak gelan agertu zaizkigu:
- Lehenengo egunean, prakak. Horren inguruan galderak egin ditugu: “Zer da hau?”, “Norenak ote dira?”, “Zureak dira?”, “Eta zureak?”... Gureak ziren edo ez konprobatzeko, haur batzuek probatu dituzte; ondoren, irakasleak probatu ditu.
- Bigarren egunean, txapela agertu da.
- Hirugarren egunean, galtzerdiak eta abarkak agertu dira.
- Laugarrenean, alkandora beltza.
- Azkenik, zapia.
Jantzi guztien izenak horma-irudian idazten joan gara, jantziaren marrazkitxo batekin batera.
Gela girotzea: gure maskotaren zuhaitza apaindu dugu: Eguberrietako apaingarriekin (bolatxoak, girlandak...), kotoiarekin eta abar. “Hara! Zer gertatu zaio urtxintxaren zuhaitzari?”, “Zergatik dago horrela apainduta?...”.
2. Interesgunea (talde handian)
Pintxa Urtxintxa eta Olentzero izeneko ipuina kontatu diegu.
3. Aurrezagutzak aktibatzeko
3.1. Gaiaren inguruan (talde handian)
- Olentzeroren jantziak behatuz: “Norena ote da?”, “Zer da?”, “Norbaitek probatu nahi du?”, “Nolakoa da?”, “Handia/txikia, nolakoa ote da pertsona hori?”, “Potoloa/argala”...
- Pintxa urtxintxa eta Olentzero ipuinarekin.
Jasotako informazioa horma-irudian idatzi dugu.
3.2. Zer egin erabaki
- “Eta zer egingo dugu arropa honekin?”, “Zer iruditzen zaizue Olentzeroren panpina egingo bagenu?”
4. Zertarako egin erabaki
- “Gelan jolasteko Olentzeroren panpina bat egiten badugu?”, “Non jarriko dugu?”, “Liburutegi txokoan?”, “Etxe txokoan?...”
Nola egin erabaki
- “Olentzero gizon potoloa da. Nola egingo dugu potoloa izateko?” Gelara egunkari bat eraman dugu: “Egunkariz beteko ditugu jantziak, eta horrela Olentzero potolo-potoloa izango da. Eskolan ez dago egunkaririk; etxean amatxok eta aitatxok horrelakorik badute?”
Erabaki guztiak horma-irudian jaso ditugu.
5. Informazioa
Kanoia erabilita, Olentzero azaltzen den webgunea dugu.
6. Edukiak garatzeko
6.1. Jolasteko (talde handian)
Olentzero dator: gaua da. Haur guztiak lo-lo daude eta Olentzero dator. Olentzerok opariak haurren ohe ondoan utziko ditu. Hurrengo goizean, ama edo aita haurrak esnatzera datoz. Hasieran, irakasleak Olentzeroren eta aitaren edo amaren rola beteko du, eta ikasleek haurrena. Ondoren, haurrek erabakiko dute jolasean nola parte hartu.
AITA EDO AMA (IRAKASLEA) (haurrak lo dauden bitartean Olentzero –irakaslea– leihotik, tximiniatik... sartuko da) Gaua da, denok lo-lo egitera. Lotan nago, begiak itxita...
OLENTZERO (IRAKASLEA) (opariak eta ikatza uzteko keinuak egiten ditu) Ixooo! Isil-isilik egon! Hemen opari bat. Uf! Asko pisatzen du! Hemen beste opari bat, eta hemen ikatza.
Hurrengo goizean...
AITA EDO AMA (IRAKASLEA) Ea, haurrak, esna zaitezte, ordua da-eta. Hara! Zenbat opari! Irekiko al ditugu? Zer ote da hau? Pilota bat ekarri al dizu Olentzerok? Eta zuri? Zenbat opari dituzu? Nori ekarri dio ikatz beltz-beltza?...
Oharra. Haurren ekarpenak gaztelaniaz izan dira, baina naturaltasunez euskaratu ditugu: “Zer ekarri dizu Olentzerok?”, “Una muñeca”, “Hara! Panpin bat, oso polita da zure panpina!”, “Nori ekarri dio panpina?”, “Zuri ere ekarri dizu panpina?”.
Olentzero eta astoa:
- 1. aldaera: haur batzuk Olentzero izango dira eta gainerako haurrak astoak. Astotxoak lau hankan ibiliko dira. Olentzero bakoitzak bere astotxoa aukeratuko du. Olentzerorena egingo dutenak alde batean eta astotxoak bestean jarriko dira. Danborraren soinuan, astotxoak lau hankan ibiltzen hasiko dira, bakoitzak bere Olentzero topatu arte.
- 2. aldaera: Olentzerok aginduak emango dizkio bere astotxoari: “Geldi, astotxo!”, “Soo, astotxo!”, “Arre, astotxo!”... Ondoren, rolak aldatuko dituzte.
Txapela pasa: haurrak korroan eseriko dira. “Olentzero, buru-handia” kanta entzuten duten bitartean, Olentzeroren txapela eskuz esku pasatu beharko dute. Musika gelditzean, txapela duen haurrak buruan jantzi, eta irakaslearen laguntzarekin, “Zorionak eta urte berri on!” esaldia ozenki esango digu.
Olentzeroren zakua: haur taldea korroan eserita, haur bat Olentzero izango da. Olentzerok zakua gelako objektuez beteta darama. Zakutik objektu bat atera eta beste haur bati emango dio:
- Tori, oparia!
- Eskerrik asko
Ondoren, galdetuko diegu: “Zein opari ekarri dizu zuri?”, “Pilota?”, “Gustatzen zaizu?”.
Olentzeroren txondorra: egur zatiak (gelako koloretako egurtxoak) ikatza estaltzen jarriko ditugu. Kanta baten bidez egingo dugu.
Nik badaukat egur zati bat,
hemen erdian jarriko dut.Nik badaukat beste egur bat,
hemen erdian jarriko dudana.Nik badaukat beste egur bat,
eta hemen erdian jarriko dut.(TXONDORRA)
6.2. Errutinak (talde handian)
Egutegian: “Zenbat egun falta dira Olentzero eskolara etortzeko?”. Zenbatu ondoren, egunero, eguna ezabatu dugu.
Asmakizunak:
BURUAN TXAPELA |
LAU HANKA ETA |
TXINTXOA IZAN NAIZ. BIHURRIA IZAN NAIZ. |
||
TIPI-TAPA, TIPI–TAPA,
HEMEN DAGO OLENTZERO.
TIPI-TAPA, TIPI–TAPA
TRIPAUNDI POTOLO.(Ibaizabal argitaletxea)
6.3. Jolas txokoa (talde txikietan)
Opari paperak: opari paperak erabilita, gelako objektuak libreki biltzeko proposatu diegu. Behin bildu dituztenean: “Zer da hau?”, “Opari bat al da?”, “Eta nori oparituko diozu?”... Oparia emateko erabili dituzten hizkuntza egiturak hauek izan dira: “Tori (zure) oparia!”/“Eskerrik asko!”.
6.4. Olentzero egiten (talde txikietan)
Gorputza: Olentzeroren jantziak egunkari-paperez egindako bolatxoekin bete ditugu. Haurrak bi taldetan banatu ditugu. Talde batek prakak bete ditu eta besteak alkandora. Bolatxoak eror ez zitezen, praka barrenak artilez lotu eta itxi ditugu; gauza bera egin dugu alkandorarekin (belkroz).
Burua:
Muntaia: Olentzeroren zati guztiak elkartu ditugu, Olentzeroren panpina osatu arte. Gelako aulki batean eseri dugu.
Argazkia: gelako argazkia atera dugu, haur guztiak eta Olentzero.
6.5. Olentzeroren elkarrizketa (binaka)
Lehenengo, panpinarekin egin dugu, eta, benetako Olentzerorekin, Olentzeroren bisitan.
6.6. Gabon kanta (keinuen bidez abestu dugu)
Horra, horra (eskuekin izterrak txalotu)
gure Olentzero! (eskuekin izterrak txalotu)
pipa hortzetan duela (piparen keinua esku batekin)
eserita dago. (besoak gurutzatu ditugu)
Kapoiak ere baditu, (eskuarekin gandor bat egiten dugu buru gainean)
arrautzatxoekin, (arrautzak saskian uzteko keinua)
bihar meriendatzeko, (eskuarekin jateko keinua egin)
botila ardoakin. (eskuarekin edateko keinua egin)
7. Ikaskuntza egiaztatzen
Olentzeroren bisita egunean: gure Olentzero panpina desagertu egin da, eta gelan benetakoa agertu zaigu.
- Olentzerori harrera egiteko: gabon-kanta eta olerkia ekoitzi ditugu.
- Olentzerorekin elkarrizketatxoa egin dugu.
8. Ebaluazioa
8.1. Irakaslea: ebaluazio irizpideak
HEMEN DAGO
OLENTZERO! |
|||||
Ikaslearen izena | |||||
Behatu beharreko alderdiak | Hasieran |
Garapenean |
Amaieran |
Lorpenak |
Oharrak |
Olentzeroren irudia erakutsiz, “Nor da?” galderari erantzuten dio. |
|||||
Joko sinbolikoaren dinamikan sortutako egoera sinpleak gorputz adierazpenaren bidez eta ahoz errepresentatzen eta imitatzen ahalegintzen da. | |||||
Taldeka, Olentzeroren kanta abesten eta olerkia errepikatzen (errezitatzen) saiatzen da. | |||||
Olentzerorekin egiten dugun elkarrizketa motza ekoizten saiatzen da. |
8.2. Ikaslea: Sentimenduen taula
Haur bakoitzak proiektua baloratu du. Arbelean edo paper zuri handi batean, ikasle bakoitzak eta irakasleak beren laukia bete dute; ondoren, korroan komentatu dugu: “Gustatu zaizue?”, “Ez zaizue gustatu?”, “Zergatik?”, “Nola sentitu zarete?”... Jasotako datuak apuntatu egin ditugu proiektuan egin beharreko aldaketak ikusteko.
SENTIMENDUEN TAULA |
Ipuina |
Asmakizunak |
Olerkia |
Olentzeroren panpina |
Olentzeroren bisita |
1. IKASLEA | |||||
2. IKASLEA | |||||
3. IKASLEA | |||||
IRAKASLEA |
NOLA BETE |
|||
Oharra. Jardueren balorazioa saio bakoitzaren bukaeran egitea komeni da. Proiektuaren azken saioan jarduera guztien ebaluazioa egingo bagenu, gehiegi luzatuko litzateke.
DOSIERREAN SARTU DUGUN INFORMAZIOA
/ Egileak: Maider Ayerdi, Batirtze Foruria eta Rakel Santamaria /
|