|
ZER EGIN DUGU? Urtebetetze egunetan egiteko, zenbait dantza eta kanta ikasi dugu. 4-5 haurrez osatutako taldeak egin ditugu. Talde bakoitzak koloretako pailazo bat aukeratu du: pailazo gorriak, pailazo urdinak... Pailazo talde bakoitzak dantza bat ikasi du, gainerako gelakideei erakusteko. Dantzatzen hasi baino lehen, talde bakoitzak aurkezpen txiki bat egin behar izan du ahoz, irakaslearen laguntzarekin.
ERABILI DITUGUN KANTAK:
- IBARRA, Arantza; MEANA, Montserrat; ARNAL GIL Txabi: “Bugi, Bugi” in Kili eta Kolo, Ibaizabal, Zornotza, 2000.
- URTXINTXA,“Korro txirinbolo” in Urtxintxa abestiak 5, Urtxintxa, Donostia, 2003.
- URBIETA, Imanol: “Korro-korroan” in Urtxintxa abestiak 2, Donostia, Elkar, 2003.
Oharra. Bestelako kantak ere erabil ditzakegu, adibidez:
- PIRRITX eta PORROTX: “Ipurdikoen dantza” in Maite zaitut, 2005.
- TAKOLO: “Xalala! Riki-Riki!” in Urtxintxa abestiak 2, Donostia, Elkar, 2003.
- URTXINTXA: “Dantzara txaloak joka”, in Urtxintxa abestiak 8, Donostia, Elkar, 2005.
- URTXINTXA: “Domino abanti” in Euskal Jolasen bilduma, Donostia, 2001.
- Aisia.net
- Bi esku
- URBIETA; Imanol: “Nire gorputza” in Txin eta Txan 4 urte, Ibaizabal, 2001.
- URBIETA; Imanol: “Mihiaren jolasak” in Txin eta Txan 4 urte, Ibaizabal, 2001.
- …
1. Interesgunea
Pirritx eta Porrotx pailazoek gertuko herri batean emanaldia eman dute. Eskolan horren berri eman diegu, eta haur batzuk ikuskizuna ikustera joan dira. Galdetu diegu eta ikuskizunean gertatutakoa kontatu digute.
2. Motibazioa (talde handian)
Pintxa urtxintxa maskota pailazoaren sudurrarekin agertu zaigu eskolan.
Maskota triste dago. “Zergatik ote dago triste?”, “Eta berarekin jolastuko bagina?”, “Galdetuko diogu?”, “Pintxa urtxintxa, zer gertatzen zaizu?”, “Zurekin jolastea nahi duzu?”, “Bai, bai, begira, orain pozik dago”. (Belarrira) “Laster bere urtebetetzea izango dela esan dit; 4 urte egingo ditu.”
Gelako haurren egutegian, maskotaren irudia eta kandelak dituen irudi bat itsatsi ditugu, egokia iruditu zaigun egun batean; horrela, haurrek maskotari zer gertatzen zaion ulertu dute. Maskotaren urtebetetzea dela eta, egun horretan urtebetetze festa antolatzea proposatu diegu.
3. Aurrezagutzak aktibatzeko
3.1. Gaiaren inguruan (talde handian)
Koloreen inguruan dituzten aurrezagutzak:
“Gure urtxintxak, pailazoek bezala, sudur gorria du. Zein koloretakoa nahi duzue?”. Haurren sudurrak koloretako gometsekin apaindu ditugu. Gero, aukeratu dituzten koloreen arabera, taldeka jartzeko eskatu diegu: “Sudur berdeak, sudur berdeekin. Sudur gorriak, sudur gorriekin”.
Aurrerago, sortutako taldeekin zerrenda bat osatu dugu.
Emozioen inguruan dituzten aurrezagutzak:
Emozio ezberdinak adierazten dituzten pailazoen aurpegiak erabili ditugu. “Nola daude pailazoak? ” (Pailazo bat eta beste bat)
Gorputz atalen inguruan dituzten aurrezagutzak:
“Bugi-bugi” kanta dantzatu dugu.
Urtebetetze abestien inguruan dituzten aurrezagutzak:
“Eta zer egingo dugu maskotaren urtebetetze egunean?”, “Abestu?”, “Eta zein abesti?” Gelako kantutegia hartu eta aurretik ikasitako kanta baten izena aipatu dugu: “Hau?”, “Bai/Ez...?”, “Zorionak zuri?”, “Ea, nola abestuko dugu?”. Beste abestirik badakiten ere jakin ahal izan dugu, edo beste hizkuntza batzuetan dakizkitenak.
Aurkezpenen inguruan dituzten aurrezagutzak:
“Martuteneko trena” abestiarekin, “Nor zara zu?” galdera egin zaie, eta ongi erantzunez gero, trenera igo dira.
3.2. Zer egin erabaki
“Zer egingo dugu maskotaren urtebetetze egunean?”, “Festa, ezta?”, “Baina, festan zer egin dezakegu?”, “Opari bat egingo diogu?”, “Dantzan egingo dugu?...”.
4. Zertarako egin
“Zein dantza ezagutzen dituzue?”, “Nik batzuk ezagutzen ditut; dantzatu nahi al duzue?”
Erabaki eta proposamen guztiak horma-irudian jaso ditugu.
5. Informazioa (talde handian eta erabakiak talde txikietan)
Alfonbran hiru kanta entzun ditugu: “Korro, korroan”, “Bugi-bugi” eta “Korro txirinbolo”, eta ondoren, guztiok elkarrekin dantzatu gara. Ondoren, haurrak aurretik aukeratutako koloreen arabera jarri dira taldeka, eta urtxintxaren urtebetetzean dantzatu beharreko kanta aukeratu dute.
Taldekideen erabakiak horma-irudian jaso ditugu.
6. Edukiak garatzeko
6.1. Errutinak (talde handian)
6.1.1. Saioa hasteko errutinak
Pailazo taldearen aurkezpena:
“Gogoratzen al duzue zuen pailazoa zein koloretakoa zen?”, “Nortzuk zarete pailazo urdinak?”, “Eskuak gora”. Eskua gora duten haurren izenak zerrendan idatzi ditugu. Idatzi baino lehen, “Ni pailazo urdina naiz” esaldia ekoitzi dute irakaslearen laguntzarekin.
Zerrenda osatu ondoren, eta zerrendari begira, talde bakoitzak aurkezpena ekoitzi du irakaslearen laguntzarekin.
IRAKASLEA ETA TALDEKIDEAK. Kaixo! Gu pailazo GORRIAK gara!
TALDEKIDE BAT. Ni Maider gorri naiz.
BESTE BAT. Ni Julen gorri naiz.
BESTE BAT. Eta ni Nora gorri naiz.
IRAKASLEA.Ile GORRIA
sudur GORRIA
aho GORRIA
eta tximeleta GORRIA.
Oso POZIK gaude. Denok dantzara!(Hizki larriak dituzten hitzak ikasleek ekoitzi dituzte)
Emozioak:
Barraskiloak: barraskilo handi baten oskola marraztu dugu arbelean. “Kax, kax, kax (kolpeak arbelean eman), irten barraskilo!” Barraskiloaren burua marraztu dugu, baina ahorik gabe.
- Kaixo, barraskilo.
- Kaixo, lagunok!
- Zer moduz zaude?
- Triste nago, haserre nago, ikaratuta... (Ondoren, ahoa “pozik” keinuarekin marraztu diogu).
- Orain pozik dago!
Plastilina: plastilinarekin txurroak egin dituzte, eta ondoren, barraskiloak. Gero, txotx bana eman diegu barraskiloan ziztatzeko, beraiek bakarrik kax-kax-era jolas daitezen:
- Zein koloretako barraskiloa nahi duzu?
- Nola dago zure barraskiloa?
Urtebetetzeak:
“Zorionak zuri” abesti tipikoa bazekitenez, hori birpasatu dugu, eta berri bat irakatsi diegu, “A gongo, Maria gongo”. Zorion kanta berria ikasteko ipuin klasikoak erabili ditugu.
“Noren urtebetetzea da gaur?”. Astean behin edo bitan, ikasleek ezagutzen duten pertsonaia baten urtebetetzea ospatu dugu, eta zorion kanta berria ikasi dugu.
“A gongo, Maria Gongo” doinuarekin:
A gongo, Maria Gongon,
txibiribiri gongon (bis).
Txanogorritxoren urteak gaur dira, gaur dira.
Txanogorritxoren urteak gaur dira ospatzen.
Zenbat urte? 4 urte
ditugu zenbatzen: 1, 2, 3, 4 (txalo jo).
Txanogorritxoren urteak gaur dira, gaur diraZORIONAK ZURI…
GURE TRENA POZIK DOA, GURE TRENA POZIK DOA, |
IRAKASLEA. Orain, gure trena triste doa... buuuua
HAURRAK. Triste goaz, buaa, triste gaude.
IRAKASLEA. Orain gure trena haserre doa... brrr.
HAURRAK. Haserre goaz, brrrr, haserre gaude.
6.1.2. Saioa bukatzeko errutina
Talde bakoitzak aukeratu duen dantza egin du.
Gelara bueltatzeko: Emozioen trena egin dugu, emozio ezberdinak lantzeko.
GURE TRENA POZIK DOA,
ZEIN ONGI GOAZEN!
POZIK GOAZ, POZIK GOAZ
ZEIN POZIK GAUDEN!
GURE TRENA POZIK DOA,
ZEIN ONGI GOAZEN!
GURE TRENA POZIK DAGO,
ZEIN POZIK DAGOEN!IRAKASLEA. Orain, gure trena triste doa…, buaaa.
HAURRAK. Triste goaz, buaaa, triste gaude.
IRAKASLEA. Orain gure trena haserre doa…, brrr.
HAURRAK. Haserre goaz, brrr, haserre gaude.
6.2. Jolasteko
6.2.1. Emozioak lantzeko (talde handian)
Eskutxoak: esku bakoitzeko hatz guztiak elkartu ditugu, hatz lodia gainerako hatzen azpian ezkutuan utzita. Eskuak jartzeko modu hori eskuen arteko elkarrizketa antzezteko erabili dugu. Hasieran, biak atzean ezkutatu ditugu. Ondoren, bakarra atera dugu:
- Nola zaude, eskutxoa?
- Triste nagooo…(eskua behera begira jarri dugu).
Gero, beste eskua atera dugu:
- Nola zaude, eskutxoa?
- Pozik nago...
Pozik dagoen eskuak triste dagoenari: “Pozik, pozik, pozik” esan dio, pozik jarri den arte (eskua gora begira jarri arte).
Kote-kote jolasa: haurrak korroan eseri dira. “Kote-kote” kanta, emozio ezberdinak erabiliz abestu dugu: pozik, triste, haserre, ikaratuta... Horretarako, gure doinua aldatu dugu.
Argazki eroa: pailazo talde bakoitzari emozio bat eman diogu. Argazkia ateratzeko moduan kokatu dira. Gainerako ikaskideek emozioa asmatu behar zuten, pailazoak keinuen bidez adierazten ari zirena. “Nola daude pailazoak?, “Triste, pozik...”.
6.2.2. Koloreak lantzeko
- Koloretako sudurrak: zirkulu forma duten koloretako gometsak aukeratu dituzte. “Zein nahi duzu?”, “Gorria nahi dut”. Aukeratutako gometsa sudurrean itsatsi dute.
-1. aldaera: “Ukitu, ukitu sudur... gorria!” Sudur gorria ez zuten pailazo guztiek sudur gorria zutenak ukitu behar zituzten. Aurrerago, irakasleak agindu erdia (kolorerik esan gabe) ematen zuen eta haurretako batek kolorea esan behar zuen.
-2. aldaera: haurrak aulkian korroan eserita eta irakaslea erdian zutik. “Sudur berdeak!” Sudur berdeak zituzten pailazo guztiak lekuz aldatzen ziren. “Sudur urdinak!” Sudur urdinak zituztenak lekuz aldatzen ziren. “Pailazoak!” esatean, denek aldatu behar zuten lekuz.
6.3. Txokoak (talde txikiak)
Plastika txokoa
Liburutegi txokoa
Etxe txokoa
Jolas txokoa
-Plastilinarekin urtebetetze tartak egin dituzte.
-Libre aritu dira ipuin klasikoekin.
-Txokoan zituzten jantziekin mozorrotu dira.
-Dantza entseatu dute.
Kudeaketa:
Gure haur taldea 4 talde txikitan banatu dugu. Talde bakoitza txoko batean egon da. Beraz, 4 egun behar izan ditugu haur guztiak txoko guztietatik pasatu ahal izateko. Talde bakoitzak jarduera bana egin du egunean. Zein txokotan tokatu behar zitzaien erabakitzeko, taldekideen artean hitz egin behar izan dute, erabili gabeko txokora joateko (irakaslearen laguntzarekin). Talde bateko partaideak txoko batetik pasatu direla ikusteko, gomets baten bidez erregistratu dute txoko bakoitzari dagokion erregistro orrian.
Dantza entseatzen
6.4. Urtebetetze eguna ospatzen
Haurrak pailazo mozorrotu dira, sudurrean gomets bat itsatsita. Urtxintxari zorionak emateko aukeratu dugun kanta abestu diogu. Bukatzeko, talde bakoitzak bere aurkezpena egin ondoren, gelakoekin jolastu da.
7. Ikaskuntza egiaztatzen
Gaiaren inguruan egindako galderak eta jolasak egin ditugu.
8. Ebaluazioa
8.1. Irakaslea: ebaluazio irizpideak
PAILAZOKERIAK |
|||||
Ikaslearen izena | |||||
Behatu beharreko alderdiak | Hasieran |
Garapenean |
Amaieran |
Lorpenak |
Oharrak |
Pozik eta triste emozioak aurpegi adierazpenaren bidez adierazten ditu. |
|||||
Urtebetetze kanta euskaraz abesteko saiakera egiten du. | |||||
Taldean dantzan eta kantan parte hartzen du. | |||||
Taldean aurkezpena euskaraz ekoizten saiatzen da. |
8.2. Ikaslea: Sentimenduen taula
Haur bakoitzak proiektua baloratu du. Arbelean edo paper zuri handi batean, ikasle bakoitzak eta irakasleak beren laukia bete dute; ondoren, korroan komentatu dugu: “Gustatu zaizue?”, “Ez zaizue gustatu?”, “Zergatik?”, “Nola sentitu zarete?”... Jasotako datuak apuntatu egin ditugu, proiektuan egin beharreko aldaketak ikusteko.
SENTIMENDUEN TAULA |
Pailazoak |
Txokoak |
Dantzak |
Urtxintxaren festa |
1. IKASLEA | ||||
2. IKASLEA | ||||
3. IKASLEA | ||||
IRAKASLEA |
NOLA BETE |
|||
Oharra. Jardueren balorazioa saio bakoitzaren bukaeran egitea komeni da. Proiektuaren azken saioan jarduera guztien ebaluazioa egingo bagenu, gehiegi luzatuko litzateke.
DOSIERREAN SARTU DUGUN INFORMAZIOA:
- Bakoitzari egokitu zaion taldearen elkarrizketa, fitxako hutsuneak taldearen koloreaz margotzeko.
- Urtebetetze kanta, talde bakoitzak aukeratu duena.
/ Egileak: Maider Ayerdi, Batirtze Foruria eta Rakel Santamaria /
|