a eredua
 

FRUTA-DENDA

ZER EGIN DUGU? Etxe txokoan jolastu ahal izateko fruta-dendatxo bat.

aurkibidea

1. Interesgunea

Ikasleei entzundako elkarrizketa batetik sortutako gaia da. Etxe txokoan jolasten ari ziren eta dendetan jolastu nahi dutela entzun dugu.

 

2. Motibazioa (talde handian, irakasleak bultzatuta)

Fruta ezberdinez (benetakoak eta plastikozkoak) betetako frutaontzi bat eraman dugu gelara.

fruta

3. Aurrezagutzak aktibatzeko (talde handian, korroan)

3.1. Gaiaren inguruan (talde handian)

Fruten inguruan (hiztegia): gelara eraman dugun frutaontzia erabili dugu. “Zer da hau?”, “Fruta gustatzen zaizue?”, “Zein fruta daude?”, “Non daude?”, “Zenbat daude?”, “Zein fruta gustatzen zaizue gehien?”, “Zein gutxien?”, “Zer koloretakoak dira?”, “Beste frutarik ezagutzen duzue?”...

Ekarpenak horma-irudian jaso ditugu, 4 zutabetan:

FRUTAK

KOLOREAK
ZENBAT DAUDE?
BESTE FRUTA BATZUK
Marrazkia eta izena
   
Marrazkia eta izena

Haur bakoitzari bere frutaontzia nahi dituen frutekin marrazteko eskatu diogu. Batzuek gelako frutaontzian agertzen ziren frutak marraztu dituzte, eta beste batzuek, aldiz, beste fruta batzuk. Bukatu dutenean: “Zein fruta marraztu dituzu?”, “Begiratu gure frutaontzia: frutaontzian daudenetatik zein falta dira zurean?”... Orain arte aipatu gabeko frutak “Beste fruta batzuk” atalean zerrendatu ditugu.

Elkarrizketaren inguruan: fruta ezberdinekin eta gelako mahai batekin dendatxo bat antolatu dugu.

Poltsa hartu eta dendara noa erostera.
Amak 3 banana erosteko esan dit:
Nora joango naiz?

JANTZI-DENDARA? Ez, ez, hori ez, prakarik ez.
BOTIKARA? Ez, ez, hori ez, xaraberik ez.
ZAPATA-DENDARA? Ez, ez, hori ez, zapatarik ez.
(Ahots sendoarekin) FRUTA-DENDARA? Bai, bai, hori bai.

Ondoren, irakaslea dendaria izan da eta haurrak erosleak. Denda batean izan ahal dugun elkarrizketatxoa antzeztu dugu.

3.2. Zer egin erabaki (talde handian)

Asmoa etxe txokoan jolasteko fruta-denda bat antolatzea zen: “Zer behar dugu fruta-denda bat egiteko?”.

 

4. Zertarako egin erabaki (talde handian)

“Non erosten dira frutak?”, “Zer iruditzen zaizue jolasteko fruta-denda bat egiten badugu?”.

Oharra. Ekarpenak erdaraz egin dituzte eta euskarara itzuli ditugu.

Nola egin erabaki: “Erosketak egiteko zer behar dugu?”. Haurren ekarpenak hauek izan dira:

Elkarrizketa baten eredua antzeztu dugu gure maskotarekin:

Eredu hori aintzat hartuz, ikasleekin antzeko elkarrizketa asmatu dugu. Horrela, haurrek erabakiak hartu dituzte, baina irakasleok lortu nahi dugun ekoizpenera bideratuta. Ahoz eta keinuen bidez egin dugu:

Gure elkarrizketaren eredua hau izan da:

      • Kaixo, egun on!
      • Egun on!
      • Zer nahi duzu?
      • Banana nahi dut.
      • Zenbat nahi dituzu?
      • 3 banana nahi ditut
      • Tori
      • Zenbat da?
      • 5 €
      • Tori
      • Eskerrik asko.
      • Agur.
fruta-dendan

Ekarpenak horma-irudian jaso ditugu.

 

5. Informazioa (talde txikietan)

Etxetik supermerkatuen iragarkiak ekartzeko eskatu diegu. Bestelako fruten euskarazko izenak ezagutzeko bidea eman digu, eta prezioa euskaraz lantzeko aukera ere bai: “Zein dira frutak?”, “Zein fruta dira?”, “Zer da zenbaki hau?”, “Prezioa al da?”... Prezioetan ez dugu gehiegi sakondu. Fruta ezberdinen irudiekin frutaontzi erraldoia egin dugu.

 

6. Edukiak garatzeko

6.1. Plastilinazko frutak egiten

Haur bakoitzak zein fruta egin nahi duen pentsatu, eta plastilinarekin egin du. Lana amaitutakoan, “Zer egin duzu?” galdetu diegu, eta egindako frutaren izena ahoskatu behar izan dute.

Ikasleek frutak plastilinaz egin bitartean, orri batzuetan egiten ari ziren fruten izenak idatzi ditugu, ondoren fruten sailkapenak egin ahal izateko: “Utzi sagarra, sagarra hitza dagoen paperaren gainean”.

Ondoren, horma-irudi batean haur bakoitzak bere frutaren izena idatzi du. Bukatzeko, frutak kutxetan sailkatu ditugu.

PROZESUA

Plastilina aukeratzen
prozesua
Frutak egiten
prozesua
Frutak sailkatzen
prozesua
Frutak zerrendan idazten
prozesua
Frutak zerrendan idazten
prozesua

AZKEN EKOIZPENA

ekoizpena

 

 

6.2. Sagarra banatzen

Gelara sagar bat eraman eta zatitxoetan zatitu dugu, haur bakoitzeko zati bat. Sagar zatiak mahai gainean utzi ditugu eta dendako elkarrizketatxoa ekoitzi dugu:

IRAKASLEA. Egun on!
IKASLEA. Egun on!
IRAKASLEA. Zer nahi duzu?
IKASLEA. Sagarra nahi dut. Zenbat da?
IRAKASLEA. 2 euro.
IKASLEA. Tori.

argazkia

argazkia

 

6.3. Fruta-dendetan jolasten (binaka)

Frutak lortu eta egin ondoren, gelan “Fruta-denda” bat antolatu dugu. Hasieran, irakaslea izan da dendaria eta ikasleak fruta erostera etorri diren bezeroak. Erabili dugun elkarrizketa eredua, aurretik beraiekin adostutakoa izan da. Elkarrizketa errutina bezala erabili dugu.

  • Kaixo, egun on!
  • Egun on!
  • Zer nahi duzu?
  • Sagarra nahi dut.
  • Zenbat nahi dituzu? Bat, bi...
  • Bi.
  • Besterik nahi duzu? Banana, meloia?
  • Bai/Ez.
  • 3 euro dira.
  • Tori.
  • Eskerrik asko. Agur.
  • Agur.
fruta-dendan

Elkarrizketa barneratu ahala, haurrak saltzaile aritu dira, eta beste fruta batzuk gehitu ahal izan ditugu.

Oharra. Fruta-denda gelako txoko batean utzi dugu, ikasturtean zehar erabil dezaten.

txokoa

txokoa

 

 

6.4 Fruta-dendetan taldeka jolasten

Bi talde egin ditugu: dendariak eta erosleak. Txartel batzuekin jolastu gara. Dendariek fruta txartel bana aukeratzeko esango diete erosleei eta, ondoren, kopuru txartel eta bai-ez txartel bana. Erosleek, aldiz, diru kopurua duen txanpon edo billete bana aukeratzeko eskatuko diete dendariei. Txartelen arabera, elkarrizketa ezberdinak egin ditugu.

Hona hemen sortutako bi elkarrizketa eredu:

  • Kaixo, egun on!
  • Egun on!
  • Zer nahi duzu?
  • Banana nahi dut.
  • Zenbat nahi dituzu? Bat, bi...
  • Hiru.
  • Besterik nahi duzu? Sagarra, meloia...?
  • Ez. Zenbat da?
  • 5 euro dira.
  • Tori
  • Eskerrik asko. Agur.
  • Agur.
  • Kaixo, egun on!
  • Egun on!
  • Zer nahi duzu?
  • Limoia nahi dut.
  • Zenbat nahi dituzu? Bat, bi...
  • Sei.
  • Besterik nahi duzu? Banana, meloia....?
  • Bai. (Beste fruta txartel bana aukeratu) Anana. Zenbat da?
  • 10 euro dira.
  • Tori.
  • Eskerrik asko. Agur.
  • Agur.

Taldean egindako elkarrizketak arbelean jaso ditugu:

Elkarrizketa

Erabakiak Idatzita/transkribatuta
  • Kaixo!
  • Zer nahi duzu?
  • Zenbat banana?
  • Besterik?
  • Zenbat sagar?
  • Besterik?
  • Zenbat?
  • Zenbat da?
  • Tori.

Banana (marrazkia)
2
Sagarra (marrazkia)
3-4-6
Kiwia
6
7-1-2

Kaixo/Egun on!
X (bananaren marrazkia) nahi dut.
2 X (bananaren marrazkia) nahi ditut.
Bai, sagarrak.
Lau sagar, mesedez.

6 kiwi, mesedez.
7 €
Eskerrik asko

Oharra. Hasieran diru kopurua mugatu dugu eta euro 1 eta 2 euroko txanponak erabili ditugu. Ondo barneratu dutenean, 5, 10 eta 20 euroko billeteak erabiltzen hasi gara.

Sortutako elkarrizketa baten adibidea

Elkarrizketarako txuleta
argazkia
fruta-dendan

 

adibidea

adibidea
adibidea
adibidea
adibidea
adibidea

 

6.5 Hamaiketakoa (talde handian)

Haurrekin hamaiketako ordua egin dugunean, dokumentuaFruten txapelketa” egiteko erabili dugu. “Zenbat fruta ekarri dituzue?”, “Zein da zure frutaren izena?”... Fruten izenak arbelean idatzi ditugu eta makilatxoekin zenbatu ditugu; horrela, egun horretan fruta irabazlea zein izan den ikusi dugu:

1, 2, 3, 4,
5, 6, 7,
Sagarrak bai
irabazi, irabazi,
aurrera!

(Doinua: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, euskaldunak
irabazi, irabazi, aurrera!
)

argazkia

6.6. Saio bukaeran jolasteko (talde handian)

Frutaontzia: ikasleak aulkietan eseriko dira biribilean, eta bat erdian geldituko da. Jokalariak fruta taldeetan banatuta egongo dira (sagarrak, laranjak...). Erdian dagoenak bi fruta mota oihukatuko ditu: “Laranjak eta limoiak!”. Fruta horiek aulkia libre utzi, eta hutsik gelditu den beste aulki batean eseri beharko dute. Erdikoa ere libre geldituko den aulki horietako batean esertzen saiatuko da. Aulkirik gabe gelditzen dena jarriko da erdian. “Frutaontzia!” oihukatzearekin batera, ikasle guztiak aldatuko dira lekuz.

Zubiri-zubiri: bi haurrek beren besoekin zubia eraikiko dute. Haur bat fruta bat izango da eta bestea beste fruta bat, baina gelako gainerako haurrek ez dute jakin behar zer den nor. Beste guztiak, ilaran jarrita kantatuz, zubi azpitik pasatuko dira. Abestia bukatutakoan, zubi azpian dagoen haurra harrapatu egingo dute zubikoek, eta belarrira zer nahiago duen galdetu: "Laranja ala limoia?".

Aukeratzen duten frutaren arabera, zubia egiten ari diren haur baten edo bestearen atzean kokatuko dira. Guztiek aukeratzen dutenean, pertsonen "sokatira" egingo dute, ea zein talde den garaile jakiteko.

Zubiri-zubiri,
nongori, nongori,
nongo alkate zara zu?
Frantziako erregearen
seme-alabak gara gu.
Zubi honetatik pasatzen dena
hemen geldituko dela,
hemen geldituko dela.

(“Zer nahi duzu, marrubia ala sagarra?”).

6.7 Errimadun olerkitxoak (talde handian)

SAGARRAK, BERDEAK,

TOMATEAK, GORRIAK,

BANANAK ETA LIMOIAK,

HORI-HORIAK.

dokumentua (olerkitxoa)

irudiak

Errimadun olerkitxoak sortzen: azpimarratuta dauden fruten izenak beste fruta batzuen izenez aldatu ditugu.

Dadoak: fruten dado bat egin dugu. Dadoan ateratako frutak azpimarratuta dauden frutekin ordezkatu ditugu, adibidez: “Marrubiak, berdeak, bananak, gorriak, mahatsa eta laranjak, hori-horiak”.

dokumentua Dadoak egiteko: http://www.toolsforeducators.com/dice/

argazkia

argazkia
argazkia

Errimadun olerkitxoak sortzen (binaka)

dokumentua Fitxa bana eman eta binaka errimadun olerkitxoa asmatu behar izan dute, piktograma erabiliaz. Olerkitxo berria egin ondoren, gelakoei erakutsi eta kontatu egin diete txandaka.

frutak

frutak

 

7. Ikaskuntza egiaztatzen (talde handian)

Hasieran horma-irudian jasotako informazioa berreskuratu dugu, eta ikasitakoa gehitu dugu: “Hasieran zer genekien?”, “Eta orain, zer dakigu?”.

Fruten izenak: haurrek fruten izenak euskaraz esan dituzte.

frutak arbelean

Zenbakiak: haurrek diru kopurua ikasi dutela esan digute: “Zeintzuk?”, “Zertarako erabili ditugu?”.

Elkarrizketa: “Zer esaten dugu dendara sartzean?”, “Zer eskatuko dugu?”, “Nola?”, “Zer esango dugu ordaintzeko?”... (zenbait pistaren bidez lagunduta).

PISTAK

GALDERA

ERANTZUNA

Keinuz Kaixo, egun on! Egun on!
Ahoz Zer… nahi duzu? Marrubi bat

Ahoz

Besterik nahi duzu? Bi laranja

Txin-txin

Zenbat da? 10 €

Keinuz

Tori! Eskerrik asko.

Keinuz

Agur! Gero arte!

Oharra. Urdinez idatzitakoa irakasleak emandako laguntza da.

8. Ebaluazioa

8.1. Irakaslea: ebaluazio irizpideak

FRUTA-DENDA
Ikaslearen izena  
Behatu beharreko alderdiak
Hasieran
Garapenean
Amaieran
Lorpenak
Oharrak

Fruta-dendetan jolasteko elkarrizketa ulertzen du.

         
Fruta-dendetan jolasteko elkarrizketa euskaraz ekoizten saiatzen da.          
Errimadun olerkitxoak sortzen eta jolasetan parte hartzen du.          
Talde lanean parte hartzen du.          

8.2. Ikaslea: Sentimenduen taula

Haur bakoitzak proiektua baloratu du. Arbelean edo paper zuri handi batean, ikasle bakoitzak eta irakasleak beren laukia bete dute; ondoren, korroan komentatu dugu: “Gustatu zaizue?”, “Ez zaizue gustatu?”, “Zergatik?”, “Nola sentitu zarete?”, “Zergatik?”... Jasotako datuak apuntatu egin ditugu proiektuan egin beharreko aldaketak ikusteko.

SENTIMENDUEN TAULA

Frutaontzia
Plastilinazko frutak
Fruta-dendetan jolasten taldeka
Jolasak
Frutaontzia
Zubiri-zubiri
Errimadun olerkitxoak
1. IKASLEA              
2. IKASLEA              
3. IKASLEA              
IRAKASLEA              

 

NOLA BETE

Hiru margo emango dizkiegu: gorria, laranja eta berdea.

 

Oharra. Jardueren balorazioa saio bakoitzaren bukaeran egitea komeni da. Proiektuaren azken saioan jarduera guztien ebaluazioa egingo bagenu, gehiegi luzatuko litzateke.

DOSIERREAN SARTU BEHARREKO INFORMAZIOA

 

Nafarroako Gobernua / Egileak: Maider Ayerdi, Batirtze Foruria eta Rakel Santamaria / EIBZ