|
ZER EGIN DUGU? Zazpi galtzagorriak gaixo daude ipuintxoa egin dugu, ondoren gelakoei eta etxekoei euskaraz kontatzeko
1. Interesgunea
Gelako haur bat gaixo dago eta 2-3 egunetan ez da etorri. (Haur guztiak egon balira, gaia osasuna eta gaixotasunak izango zela azalduko geniekeen).
Ipuinaren lehen irakurketa:
Zazpi galtzagorriak gaixo daude ipuina kontatu diegu, baina ez osorik. Galtzagorriak gaixo dauden orriak bakarrik irakurri ditugu, baina ez nola sendatuko ditugun. Hots, ipuinak, tarteka, orri zuriak zituen:“Zergatik daude orri zuri hauek ipuinean?”, “Zer falta ote da?”, “Nork sendatuko ditu galtzagorriak?”,
“Eta gu galtzagorrien mediku izango bagina?”, “Galtzagorriak nola sendatu pentsatu behar dugu”,
“Nahi al duzue ipuina guk bukatzea?”.2. Motibazioa (talde handian)
Gelara heltzean, maskota termometroa beso azpian duela aurkitu dugu: “Ene... maskota gaixo dago, sukarra dauka!”.
3. Aurrezagutzak aktibatzeko (talde handian, korroan)
3.1. Gaiaren inguruan
Ipuinaren egitura:
“Zenbat orri ditu ipuinak?”, “Zenbat dira zuriak?”, “Non dago testua?, “Eta marrazkia?”, “ Eta ipuinaren izenburua?”, “Nork idatzi du ipuina?”.
Gorputz atalak: ipuinean agertzen diren galtzagorrien irudiak erakutsi dizkiegu.
“Nongo mina du galtzagorriak?”, “Nola sendatuko dugu?”.
Haurren erantzunak horma-irudian jaso ditugu.
Hiztegia |
Marrazkia |
Sendagaia Nola sendatuko dugu? |
Hanka |
||
Oina |
Benda | |
Burua | Xarabea | |
Sudurra |
||
Eskua |
Benda | |
Ahoa |
Xarabea | |
Begia |
Betaurrekoak, tantak | |
Besoa |
Benda |
Jasotako informazioa horma-irudian idatzi dugu.
3.2. Zer egin erabaki
Ipuina egiteko, bi formatu ezberdin erakutsi dizkiegu, eta ikasleek zer formatutan egin nahi duten aukeratu dute, bozketa bidez.
Formatuak hauek izan dira: liburuxka txikia (etxerako) eta liburu erraldoia (gelako liburutegian uzteko). Gehienek formatu txikiaren alde bozkatu dute; beraz, horixe egin dugu.
Formatu txikia aztertu dugu: “Zenbat galtzagorri ditugu?” Ipuintxoaren orriak zenbatu eta zazpi direla ikusi dugu; hortaz, orri bakoitzean galtzagorri bana agertuko dela erabaki dugu.
4. Zertarako egin erabaki (talde handian)
“Zertarako egingo dugu ipuina?”. Aukera ezberdinak eman dizkiegu eta zertarako egin nahi duten adostu dugu: “Etxera eramateko eta gurasoei kontatzeko”, “Gelako liburutegian uzteko”, “Txikitxoei kontatzeko”, “Lagunei kontatzeko”... Azkenik, etxera eramateko egitea adostu dugu.
Erabakia horma-irudian jaso dugu.
5. Informazioa (talde handian)
Gorputz atalen inguruko informazioa lortzeko, irudien bidezko hiztegiak erabili ditugu, adib.: MARTIN, Manuela: Lehenengo hiztegia, Ttarttalo, Donostia, 2004. Haurrak gaiarekin motibatuta zeudenez, ekoizpenak idatziz jaso ditugu.
Ondoren, ideia hauek ipuina egiteko erabili ditugu.
Hiztegia |
Nongo mina | Zer egingo dugu? |
Ahoa | Ahoko mina dut | Hortzak garbitu |
Burua | Buruko mina dut | Xarabea hartu |
Sudurra | Sudurreko mina dut | Mukiak kendu |
Begia | Begiko mina dut | Tantak bota |
Aurpegia | Aurpegiko mina dut | Krema eman |
Hanka | Hankako mina dut | Benda lotu |
Ukondoa | Ukondoko mina dut | Betadine eman |
Besoa | Besoko mina dut | Tirita ipini |
Belauna | Belauneko mina dut | Izotza jarri |
Belarria | Belarriko mina dut | Tapoiak jarri |
Eskua | Eskuko mina dut | Masajea eman |
Gorputza |
Gorputzeko mina dut | Kamamila hartu |
6. Edukiak garatzeko
6.1. Errutinak (talde handian)
Gelan gelakideren bat edo maskota gaixo egon denean, 3 urterekin, iaz, ikasitako kanta birpasatu dugu, baina, oraingoan, datu berriak sartuta: Amaia etxean dago tripako minarekin (buruko, belarriko, hankako...), amatxo (aitatxo, amonatxo...) joan zaio aspirina batekin!
Maskotari laztanak egiten ari ziren bitartean, maite-maite egiteko esaldia ekoitzi dugu:
“Bernardi, zer duzu? Senda, senda, miriku / oilo kaka, ziriku”.
Gelako haurrek laztanak behar izan dituztenean ere, ikasitako esamolde hau erabili dugu.
Gelan botikin bat izan dugu. Botikineko objektu edota produktuak ahalik eta errealenak izaten saiatu gara: termometroa, benda, aspirina kutxa (hutsik), xarabe potea (hutsik)... Eguneko arduradun edo makinistak medikuarena egin du, eta beste haur batek gaixoarena.
Ekoitzi dugun elkarrizketa honako hau izan da:
MEDIKUA Nongo mina duzu?
GAIXOA (haurrak nahi izan duen gorputz atala seinalatu du hatzaz) ... mina dut.
MEDIKUA (anbulantziaren soinua) Ni-no, ni-no, ni-no.
MEDIKUA Nongo mina duzu?
GAIXOA ... mina dut.
MEDIKUA (medikuak botikinetik zerbait hartuta.) Tori ...
6.2. Ipuina denon artean egiten
Maskota ohean dago gaixorik, botikina eta horma-irudia gertu dituela.
Ipuinaren elkarrizketa osatzen (talde handian)
Ipuina irakurri dugu, baina bakarrik galtzagorriek diotena:
1. GALTZAGORRIA: Ai, ai, ai, buruko mina dut!
“–Nola sendatuko dugu?”.
2. GALTZAGORRIA: Ai, ai, ai, tripako mina dut!
“–Nola sendatuko dugu?”.
3. …Haurren erantzunak horma-irudian idatzi ditugu, galtzagorri bakoitzaren marrazkiaren ondoan. Haurrek zenbait ekarpen erdaraz egin dituzte, eta irakasleok euskarara itzuli behar izan ditugu.
Ipuina marrazkiekin osatzen (talde txikietan)
Ipuina irakurtzen hasi gara, baina tarteka orri zuriak daudela konturatu gar eta galderak egin dizkiegu: “Zer falta zaigu?”, “Nork egin dezake marrazkia?”, “Eta guk egingo bagenitu falta diren marrazkiak?”, “Baina 7 marrazki behar ditugu eta gu asko gara; nola egingo dugu?”, “Talde txikietan?”...
Zazpi talde atera dira eta haur talde bakoitzak ipuinaren zein marrazki egin nahi duen erabaki du. Horretarako, talde txikietan guztion artean erabakitako elkarrizketa errepasatu dugu, adib.:
1. GALTZAGORRIA. Ai, ai, ai, buruko mina dut! Piruleta batekin sendatuko dugula erabaki dugunez, egoera hori marrazki baten bidez adierazi behar zuten. Marrazkiak ez zuen zertan perfektua izan; ahal izan duten bezala adierazi dute. |
Marrazkiak azaltzen (talde txikietan)
Talde bakoitzak egin duen marrazkia edo bineta erakutsi digu, eta bertan adierazi nahi izan dutena azaltzen saiatu dira. Horretarako, gure laguntza izan dute: “Nongo mina du galtzagorriak?”, “Eta nola sendatu duzue?”.
Taldekideek egindako marrazki berri hauek osatu gabe zegoen zazpi galtzagorrien ipuinari gehitu dizkiogu.
Ipuina osorik kontatu dugu, haurrek egin dituzten ekarpen guztiekin.
Zazpi galtzagorriak gaixo daude sagar berdeak jan dituztelako.
Tiriri-tarara, zazpi galtzagorriak sendatu dira eta ipuin hau bukatu da. |
Oharra. Ipuina egiteko prozesu hau egun ezberdinetan burutu dugu.
Elkarrizketarekin jolastuz:
Bi haurrek egingo dute, bata galtzagorria izango da, eta bestea medikua. Zazpi galtzagorrien irudiak buruz behera izango ditugu. Haurrak bat aukeratuko du eta, horma-irudiari begiratuz, nongo mina duen adieraziko du. Medikuak horma-irudian agertzen den botika emango dio, adib.:
GALTZAGORRIA. Ai, ai, ai, hankako mina dut!
MEDIKUA. (Botikinetik benda atera eta hankan jarriko dio.)Tori benda.
6.3. Txokoak
Etxe txokoan: errutinetan ikasitako maite-maite egiteko esamoldea erabiliz, libreki jolastu gara gure maskotarekin.
“Panpina (Bernardi), zer duzu? Senda, senda, miriku/ oilo kaka, ziriku”.
Plastika txokoan: zazpi galtzagorriak eta medikua margotu eta moztu ditugu. Erdian bi zulo egin ditugu, hatz erakuslea eta luzea sartzeko. Haur bakoitzak nahi zuen pertsonaia aukeratu du. Paperezko galtzagorri hauek ipuina edo haurrek asmatutako ipuinaren moldaketak antzezteko erabili ditugu.
6.4. Liburuxka egiten
Gelakideen artean erabakitako formatua prest izan dugu: Liburuxka txikia.
Ikasle bakoitzak bere liburuxka sortu du, galtzagorriak nahi duen hurrenkeran ipinita. Hortaz, galtzagorrien irudiak itsasten zituzten hurrenkeraren arabera, ipuin ezberdinak atera zaizkigu. Aurkezpenak egiteko orduan, ipuin berdina zutenek batera egin dute. Haurrek egindako bertsio ezberdinak gelako liburutegian astebetez utzi ditugu; ondoren, etxera eraman dituzte.
7. Ikaskuntza egiaztatzen
Talde handian: keinuen bitartez, ipuinaren elkarrizketa bideratu dugu.
Irakasleak gorputz atal bat ukitu, eta ikasleek ahoz “…(-e)ko mina dut” ekoitzi dute.
Irakasleak eskua zabaldu, eta ikasleek ahoz “Tori…” ekoitzi dute.
Banaka: haur bakoitzak bere ipuina gainerakoei kontatu digunean.
8. Ebaluazioa
8.1. Irakaslea: ebaluazio irizpideak
ZAZPI GALTZAGORRIAK |
|||||
Ikaslearen izena | |||||
Behatu beharreko alderdiak | Hasieran |
Garapenean |
Amaieran |
Lorpenak |
Oharrak |
Medikuetan jolasten denean, ikasitako esamoldeak eta hiztegia erabiltzen saiatzen da. |
|||||
Ipuinaren elkarrizketa adostean, parte hartzen du. | |||||
Gorputz-atalen hiztegia ulertzen du eta erabiltzen saiatzen da. | |||||
Norberak egindako ipuintxoa euskaraz kontatzeko ahaleginak egiten ditu. |
8.2. Ikaslea: Sentimenduen taula
Haur bakoitzak proiektua baloratu du. Arbelean edo paper zuri handi batean, ikasle bakoitzak eta irakasleak beren laukia bete dute; ondoren, korroan komentatu dugu: “Gustatu zaizue?”, “Ez zaizue gustatu?”, “Zergatik?”, “Nola sentitu zarete?” “Zergatik?”... Jasotako datuak apuntatu egin ditugu proiektuan egin beharreko aldaketak ikusteko.
SENTIMENDUEN TAULA |
Botikina |
Txokoak |
Ipuin txikia |
1. IKASLEA | |||
2. IKASLEA | |||
3. IKASLEA | |||
IRAKASLEA |
NOLA BETE |
Hiru margo emango dizkiegu: gorria, laranja
eta berdea. |
Oharra: Jardueren balorazioa saio bakoitzaren bukaeran egitea komeni da. Proiektuaren azken saioan jarduera guztien ebaluazioa egingo bagenu, gehiegi luzatuko litzateke.
DOSIERREAN SARTU BEHARREKO INFORMAZIOA
Proiektu honetan ez dugu dosierrik egin, ipuina egin baitute.
/ Egileak: Maider Ayerdi, Batirtze Foruria eta Rakel Santamaria /
|