|
1. Interesgunea
Irakasleak Piratak, Pirritx eta Porrotx pailazoen CD-a, ekarri du gelara. Azalean Pirritx eta Porrotx pirata jantzita agertzen dira. Hortik abiatuta sortu da gaia.
2. Motibazioa (talde handian)
2.1. Ipuina
Maskotak gelara ipuin bat ekarri digu. Kontaketan pirata, mapa, altxorra, itsasontzi bat eta itsasoa agertzen dira. Irudimena bultzatzeko, hasieran, ipuinaren irudiak bakarrik erakutsi dizkiegu, hots, ez diegu istorioa kontatu. Ipuinaren inguruan galderak egin ditugu: “Nor da?”, “Non dago?”, “Zergatik dakizue itsasoa dela?”... Ondoren, ipuina kontatu diegu.
2.2. Mezuak
Gelara sartzean, maskotaren ondoan kutxa bat aurkitu dugu. Barruan paper bat duela konturatu gara:
- Zer da hau?, Zer dago barruan?, Norena ote da?...
- Irekiko dugu kofrea?
- Zer ote da paper hau?
- Begira, mezu bat da. Nork idatzi ote zuen? Zuk idatzi duzu? Baina, hau ez da zure letra, ezta?
- Irakurriko dugu? Nork irakurri nahi du? (Haur batek irakurri nahi zuela esan digu. Irakaslearen laguntzarekin irakurri dugu).
- Nork idatzi du? Pirata batek? Nolakoak dira piratak? Non bizi dira? Zer nolako jantziak dituzte?...
Oharra. Galdera hauek motibazioa pizteaz gain, aurrezagutzak aktibatzeko ere baliagarriak izan zaizkigu.
Esandakoa horma-irudi batean jaso dugu.
Mezuen kudeaketa
Mezuen dinamika hau lau egunez errepikatu dugu; egun bakoitzean mezu ezberdinak jaso ditugu.
Mezuak iradokitzaileak izatea nahi genuen, beraz, haurrek ikasi nahi zutenari lotuta egon behar zuten. Lehenengo mezua irakurtzean, piraten munduaren inguruan egin genizkien galderak: “Zer jakin nahi duzue?”, “Nolakoak diren piraten jantziak?”, “Nolakoa den pirata-ontzia?”, “Nolakoak diren krokodiloak?”... Horrela, haurren interesak zeintzuk diren ikusi, eta, hortik abiatuta, interes horien inguruko mezuak idatzi genituen.
1. eguneko mezua: (Nola janzten dira piratak?)
KAIXO! GARFI TXIKI PIRATA NAIZ. |
Mezua irakurri ondoren, piratak eta gu nola janzten garen alderatu dugu. Gure horma-irudian piraten jantziak marraztu ditugu, eta ondoan jantzi bakoitzaren izena: botak, ezpata, partxea…
2. eguneko mezua: (Pirata-ontziaren inguruko informazioa)
KAIXO, LAGUNOK, GARFI TXIKI PIRATA NAIZ BERRIRO. |
Mezua irakurri ondoren, nori gustatzen zaion abestea galdetu diegu: “Nori gustatzen zaio abestea?”, “Ea, abestu ezagutzen duzun kanta bat”, “Inork piraten kantaren bat ezagutzen al du?”...
Gure horma-irudian 2. mezutik ateratako ideiak jaso ditugu.
3. eguneko mezua: (Altxorraren inguruko informazioa)
KAIXO, LAGUNOK! PIRATOK ALTXORRAK BILATZEN DITUGU, ITSASOAN EDO UHARTEETAN. ALTXOR KUTXAREN BARRUAN URREZKO ETA ZILARREZKO TXANPON ASKO ETA BITXIAK EGOTEN DIRA; OSO POLITAK DIRA. AIO, PIRATA TXIKIOK! |
Mezua irakurri ondoren, horren inguruan hitz egin dugu: “Zer da altxor bat?”, “Nork du altxor bat etxean?”, “Non gordetzen dira altxorrak?”...
4. eguneko mezua: (Gymkana hasteko mezua)
KAIXO, LAGUNOK! JOLASTU NAHI AL DUZUE NIREKIN? BA, ORAIN, ZUEK DUZUE ALTXORRA BILATZEKO TXANDA! PREST? ENTZUN! ALTXORRAREN MAPA IZATEKO, MEZU GUZTIAK ELKARTU ETA ITSATSI BEHARKO DITUZUE. GAINERA, 4 PISTA EZKUTATU DITUT ESKOLAN. NON OTE DAUDE? PISTAK ONGI JARRAITZEN BADITUZUE, NIRE ALTXORRA AURKITUKO DUZUE. ZORTE ON ETA EA ALTXORRA AURKITZEN DUZUEN! AIO, PELAIO! |
3. Aurrezagutzak aktibatzeko
Egunero, mezuen irakurketarekin aktibatu ditugu, baina horrez gain:
3.1. Gaiaren inguruan (talde handian, korroan)
Gelan altxorraren kutxa (kartoizko kutxa bat) aurkitu dugu. Barruan, piraten zapia, partxea, piraten bandera, altxorraren mapa eta bitxiak (etxean ditugun lepoko, eraztun, eskumutur... zaharrak) aurkitu ditugu.
- Zer da hau? (Altxorraren kutxan genituen elementu ezberdinei buruz galdetu diegu).
- Zertarako balio du?
- Norena ote da?
- Probatu nahi duzue?
3.2. Zer egin erabaki (talde handian, korroan)
- Eta piratetan jolastuko bagina? Zer iruditzen zaizue?
4. Zertarako egin erabaki (talde handian, korroan)
“Zertarako erabiliko ditugu jantzi hauek?”, “Guztientzat daude?”, “Eta gureak egingo bagenitu?”, “Zertarako mozorrotuko gara?”...
Erabaki guztiak horma-irudian idatzi ditugu.
Nola egin (talde handian, korroan)
“Zer behar dugu mozorroak egiteko?”, “Gelan material horiek baditugu?”, “Etxetik ekarriko ditugu?”...
Esandakoa horma-irudian jaso dugu.
5. Informazioa
Egunero piratak utzi dizkigun mezuekin informazioa lortu dugu eta gure horma-irudiari gehitu diogu. Etxetik bitxi gehiago, piratak agertzen diren ipuinak, filmak eta abar ekartzeko eskatu diegu. Informazio guztia pasabidera atera dugu.
Haurrek gauza gehiago ekarri eta ekoitzi ahala, pasabidean uzten joan gara.
5. mailako ikasleek sortutako materiala ere pasabidean aurkeztu dugu.
6. Edukiak garatzeko
6.1. Piraten siluetak (talde txikietan)
Neska eta mutil piraten gorputzak marraztu ditugu. Paper zuri handi baten gainean, taldeetan aukeratu dituzten ikasle batzuk etzan dira. Gainerako haurrek, taldeka, errotulagailu beltzarekin egokitu zaien gelakidearen silueta inguratu dute. Ondoren, talde txikietan adostu dituzten piraten elementuak gehitu dizkiete siluetei, gainean marraztuz: zapia, ezpatak, prakak, alkandora...
Piraten siluetak gelan eskegi ditugu, eta irakaslearen laguntzarekin, talde bakoitzak egin duen pirataren deskribapena egin du, ahoz: “Nolakoa da zuen pirata, gaiztoa ala zintzoa?”, “Zer du buru gainean?”, “Eta eskuan, zer darama?”...
6.2. Piraten bandera (talde txikietan)
Zabor poltsa zati beltzetan garezurra itsatsi dugu.
a) Prozesua talde handian irakurri dugu:
1. LEHENENGO, GAREZURRA MOZTU.
2. BIGARREN, LEKEDA EMAN.
3. BUKATZEKO, ZABOR POLTSAN ITSATSI.b) Jarduera egin bitartean, prozesua idatzita utzi diegu plastika txokoan .
Gure bandera pirata mozten |
Oharra. Jarduera hau oinarri bezala erabili dugu, ondoren, plastika txokoan egin beharreko objektuak egiteko prozesua jarraitu ahal izateko.
6.3. Piratak alderatzen (talde handian)
Hainbat pirata aukeratu ditugu: Garfio kapitaina, Jack Sparrow pirata, Mary Read pirata eta Bizarbeltza pirata. Euren arteko berdintasunak eta ezberdintasunak taula batean jaso ditugu.
6.4. Elkarrizketak (talde handian)
Piratetan jolasteko bi elkarrizketa ekoitzi eta antzeztu ditugu.
- Kataloxa atera! Lurra, lurra ikusten dut. Goazen!
- Arraun-arraun, arraunketan. Arraun-arraun, arraunketan.
- Bota aingura, hemen geldituko gara.
- Zer dago uharte honetan? Begira, altxorraren mapa.
- 2 pauso, 3 salto, muxu bat.
- Altxorra aurkitu dugu! Piratak txapeldun, piratak txapeldun!
2. elkarrizketa: arraunean aritzeko
Haur batzuk patroiak dira eta gainerakoak arraunlariak. Ilara batean arraunean aritu dira eta hurrengo elkarrizketa egin dute:
- Patroiak: Eman eta eman arraunari, eutsi gogor lanari, eman eta eman arraunari.
- Arraunlariak: Badoa, badoa, pirata-ontzia, itsasora, badoa, badoa pirata-ontzia.
(Txalo Pin Txalo 2, Erein, 1980 liburutik moldatua)
6.5. Olerkia (talde handian, saioa hasteko edo bukatzeko)
Haur batek pirataren jantzia ekarri duenez, hori erabili dugu olerkitxo bat ikasteko.
BURUAN, ZAPIA. |
6.6. Patioan jolasteko
1. Abordatzera!
1. aldaera: gelakideak bi taldetan banatu ditugu: piratak eta marinelak. Piratek marinelen itsasontzia eraso dute eta marinelak preso hartu dituzte. Marinelak patioko alde batean zeuden eserita eta piratak kontrako aldean. Piratek 10 zenbatu dute eta, ABORDATZERA! ozenki oihukatu ondoren, marinelak harrapatzera joan dira. Marinelak zutik jarri eta korrika hasi dira. Marinelak futbol edo saskibaloi zelaiko erdiko zirkulura (uhartera) heldu badira, libratu egin dira. Harrapatu dituztenean, aldiz, piratek pirata-ontzira eraman dituzte. Uharteko marinelek pirata-ontzikoak libratu ahal izan dituzte. Libratzeko, eskua eman behar izan diete.
2. aldaera: bi talde, batzuk “etxean” eta beste batzuk txirristan. Irakasleak “ABORDATZERA” oihukatzean, tokiz aldatu dira.
2. Marrazoa
Irakasleak “Pirata-ontzia!” oihukatzean, ikasleek irakasleak adierazi duen paretara korrika egin dute. “Uhartea!” oihukatzean, buelta eman, eta kontrako paretara egin dute korrika. “Marrazoa” esatean, jokalariak lurrean ahoz behera etzan dira, beren eskuak, hankak edo gorputzak elkartuz, lagun bat, bi edo gehiagorekin. Marrazoa (irakaslea) patioan zehar mugitu da, besoak luzatuta, aho erraldoia balu bezala. Jokalariei ez zaie ezer gertatu fisikoki lotuta bazeuden. “Pirata” esatean, denak pirata bihurtu dira eta marrazoaren atzetik atera dira; ukitutako lehena marrazo berria izan da.
6.7. Psikomotrizitate gelan antzezteko
Gorputz adierazpenaren bidez hurrengo kanta hauek antzeztu ditugu:
- PIRRITX ETA PORROTX, “Pailazoen ipuintxoak” (19.a) eta “Abordatzera”, in Piratak CDa, Katxiporreta, 2009.
- PIRRITX ETA PORROTX, “Pirata alferrak”, in Piratak CDa, Katxiporreta, 2009.
6.8. Kanta
PIRRITX eta PORROTX, “Tarrapatata pirata” (11. kanta), Katxiporreta, 2009.
Kanta entzun ondoren, dosierrean sartzeko fitxa egin dugu. “Tarrapatata pirata” kantaren hitza aztertu eta pirataren marrazkia egin dugu.
6.9. Asmakizunak
Errutina bezala bi asmakizun hauek erabili ditugu:
OLATUAK DANTZAN, |
ITSASOAN GORA, |
(Arberas, Andoni, Kortabarria, Ion eta Ruiz Bikandi, Uri, Eskolaurreko euskararen programakuntza, A eredua, Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Lehendarakirtza Saila, Eusko Jaurlaritza, Donostia)
6.10. Txokoak (talde txikietan)
Piratetan jolasteko beharrezkoak diren objektuak egiteko, eta dosierrean sartzeko fitxak ekoizteko, bi txoko prestatu ditugu: plastika txokoa eta idazketa txokoa.
Plastika txokoa |
||
(Aurretik, haur bakoitzak zein objektu egin aukeratu du)
|
PARTXEA Materiala:
|
EZPATAK Materiala:
|
Idazketa txokoa | ||
Piraten asmakizunak |
Kudeaketa:
Gure haur taldea 3 taldetan banatu dugu. Talde bakoitza txoko banatan egon da, plastika txokoan edo idazketa txokoan. Aldi berean, plastika txokoa bi txokotan banatu dugu: partxea eta ezpata. Beraz, 3 egun behar izan ditugu haur guztiak bi txokoetatik pasatu ahal izateko. Zein txokotan tokatuko zitzaien erabakitzeko, taldekideen artean hitz egin dute, eta egin gabe zuten txokora joan dira. Partaideak txoko batetik pasatu direla ikusteko, txoko bakoitzeko erregistro orrian erregistratu dute, gomets baten bidez.
PLASTIKA TXOKOAN:
Partxea |
Ezpata |
6.11. Gymnkana: ALTXORRAREN BILA (talde handian)
4. mezuarekin batera gymkana egiteko 1. pista aurkitu dugu.
1. pausoa: lehenengo pista irakurri eta erreparatu atzeko marrazkiari, altxorraren maparen lehenengo zatiari: “Zuen ustez zer esan nahi du marrazki honek?”, “Zenbaki hauekin zer egin behar dugu?”...
2. pausoa: plastika txokoan egindako piraten objektuak hartu ditugu eta, denok batera, altxorraren bila joan gara, 1. pistak eman dizkigun argibideak jarraituz.
Non dago nirea? |
Ai, ai, ezin dut. |
Hara! |
|
Itxaron, orain partxea. |
Goazen altxorraren bila! |
Kutxan aurkitu dugun 1. pista irakurri dugu gelan: Gelatik-jantokira joateko.
ETORRI, ETORRI. |
1. pista entzuten |
Euskara gelatik jantokira. |
Jantokian ezkutatu dugun 2. pista irakurri dugu: Jantokitik-patiora joateko:
EZIN IZAN DUT ITXARON. |
Jantokian |
Patioan ezkutatu dugun 3. pista irakurri dugu: Patiotik-komunera joateko:
IA-IA HARRAPATU NAUZUE. |
Komunean ezkutatu dugun 4. pista irakurri dugu: Komunetik-psikomotrizitate gelara joateko:
ZENBAT UZTAI, SOKA ETA KOLTXONETA DAUDEN! |
Psikomotrizitate gelan: psikomotrizitate gelara sartu baino lehen, mapan interpretatu dutena egin dute: bi hankekin 4 salto eman aurrera. Kontuz! Itsasoa. Igeri edo arraun egin, zubia zeharkatu, eta makurtuta palmondoen azpitik pasatu. Eman 20 pauso, kutxa barruan aurkitu altxorra.
Saria txokolatezko txanponak izan dira.
Mapa osatzen |
Mapa |
Mapa interpretatzen |
||
Altxorra aurkitu dugu! |
Hara! Txokolatezko txanponak! |
6.12. Filma
Filma bukatu ondoren, filman agertzen diren piratak eta Garfi pirata txikia alderatu ditugu: “Nolakoak dira filman agertzen diren piratak, ausartak, gaiztoak, txintxoak?”, “Zer nolako jantziak dituzte?”...
7. Aurrezagutzak egiaztatzen (talde handian, korroan)
Horma-irudia eta dosierraren berrikusketa egin dugu. Ikusi dugu hasieran zer genekien eta orain zer dakigun.
8. Ebaluazioa
8.1. Irakaslea: ebaluazio irizpideak
ALTXORRAREN
BILA! |
|||||
Ikaslearen izena | |||||
Behatu beharreko alderdiak | Hasieran |
Garapenean |
Amaieran |
Lorpenak |
Oharrak |
Mezu motzak entzun eta ulertzen ditu |
|||||
Gelan landutako elkarrizketak ekoizten saiatzen da | |||||
Argibideak jarraitzen ditu lana antolatzeko eta burutzeko | |||||
Gaiarekin lotutako hiztegia eta esamoldeak erabiltzen saiatzen da |
8.2. Ikaslea: Sentimenduen taula
Haur bakoitzak proiektua baloratu du. Arbelean edo paper zuri handi batean, ikasle bakoitzak eta irakasleak beren laukia bete dute; ondoren, korroan komentatu dugu: “Gustatu zaizue?”, “Ez zaizue gustatu?”, “Zergatik?”, “Nola sentitu zarete?”, “Zergatik?”, “Zer marraztu duzue?”... Jasotako datuak apuntatu egin ditugu, proiektuan egin beharreko aldaketak ikusteko.
SENTIMENDUEN TAULA |
Piraten siluetak |
Kanta |
Txokoak |
Altxorraren bila (Gymkana) |
ONGI PASATU DUT |
1. IKASLEA | |||||
2. IKASLEA | |||||
3. IKASLEA | |||||
IRAKASLEA |
NOLA BETE |
Marrazkitxo baten bidez adierazteko eskatu
diegu. |
Oharra: Jardueren balorazioa saio bakoitzaren bukaeran egitea komeni da. Proiektuaren azken saioan jarduera guztien ebaluazioa egingo bagenu, gehiegi luzatuko litzateke.
DOSIERREAN SARTU DUGUN INFORMAZIOA
1. AZALEAN: taldearen argazkiaren fotokopia, pirata jantzian
2. ASMAKIZUNAK: idazketa txokoan egindako lana
3. NOLAKOAK DIRA PIRATAK?: pirata famatuen irudiak
4. KANTA
GEHIGARRIAK
Irudiak ateratzeko:
- Margotzeko irudiak (first-scool.ws)
- Margotzeko irudiak (coolest)
- Pirata maskara (Phee mcFaddell)
- Itsasontzia (spoonful)
- Itsasontzi piratak (Lucylearns.com)
- Margotzeko orrialdeak (funscool.com)
- Irla, partxea, mapa... (Pastiche family portal)
Plastika jarduera osagarriak egiteko:
- Adibideak (DLTK growing together)
ERANSKINA: 5. MAILAKOEKIN ELKARLANEAN
1. Gymkana bat nola prestatzen den ikasi
5. mailako ikasleek gymkana bat nola prestatzen den ikasi zuten. Prozesua azaldu diegu, beraiek beste gymkana bat prestatu ahal izateko.
Gelara Garfi pirataren pistak eraman eta guztiok irakurri ditugu. Altxorraren mapa bat ere nola sortzen den erakutsi diegu.
–Horrelako zerbait egin nahi al duzue?
Harrera oso ona izan du eta 1. mailakoei egitea erabaki dute. 5. mailakoekin egindako lana honakoa izan da:
a) Gymkanaren pistak prestatu.
b) Altxorraren kutxan sartzeko gozokiak ekarri.
c) Pistak ikastetxean ezkutatu.
d) 1. mailako haurrei gymkanan lagundu.
Pistak irakurtzen |
Pista gehiago bilatzen |
Pistak irakurtzen, 5. mailakoen laguntzarekin |
Hurrengo pista bilatzen |
Altxorra aurkitu dugu! |
Gelara goaz |
PARTAIDEAK: LHko 5. mailako eta HHko 3. mailako ikasleak
2. 5 urtekoen gymkanan lagundu
Altxorraren bila 5 urteko neska-mutilekin egiteko, 5. mailako ikasleen laguntza izan dugu. Lagundu digute:
a) Gymkanaren altxorra prestatzen.
b) Gymkana egunerako mozorroak eta gela prestatzen
5 urteko ikasle bakoitzarentzat, aulkietan, gymkana egiteko beharrezko mozorroak prest uzten.
/ Egileak: Maider Ayerdi, Batirtze Foruria eta Rakel Santamaria /
|