a eredua
 

ARTISTAK GARA

ZER EGIN DUGU? Sukilbide margolariaren koadro bat.

aurkibidea

1. Interesgunea

Ikasle baten edo batzuen interesagatik sortutako gaia da. Picasso margolariaren obra landu dute tutorearekin eta motibatuta daude.

 

2. Motibazioa (talde handian, korroan)

Sukilbide margolari nafarraren zenbait koadro kanoiaren bidez proiektatuta ikusi ditugu. Koadro guztien artetik 4 aukeratu behar genituen, denon artean.

Hurrengo egunean, hautatutako Sukilbideren koadroak (koloretako fotokopietan) gelara eraman ditugu, eta paretan zintzilikatu ditugu.

sukilbide

 

3. Aurrezagutzak aktibatzeko

3.1. Gaiaren inguruan (talde handian, korroan)

“Zer dira hauek?”, “Zer jartzen du hor?”, “Irakurriko dugu?”, “Norbaitek irakurri nahi du?”

Tituluak irakurtzean:

“Zein koadro gustatzen zaizue gehien?”, “Zein gutxien?”, “Zein kolore ikusten duzue?”, “Nola uste duzue margotu dituela?”, “Tenpera erabili du, margoak erabili ditu?”, “Gustatuko litzaizueke horrelako koadro bat egitea?”...

argazkia

Zein koadro falta da?

argazkia

Biografiaren inguruan dituzten aurrezagutzak

“Nork egin ote du?”
“Neska batek edo mutil batek?”
“Haur batek edo irakaslea bezalako batek?”
“Non bizi ote da?”
“Zenbat urte ote ditu?”

 

Elkarrizketaren inguruan dituzten aurrezagutzak

“Nor zara zu?”
“Non bizi zara zu?”
“Zenbat urte dituzu?”
“Zer zara zu?”

3.2. Zer egin erabaki (talde txikietan, eta ondoren, talde handian)

“Nori gustatzen zaio ... koadroa? Niri gustatzen zait / Ez zait gustatzen”. Koadro bera aukeratu dutenek talde bat osatu dute. Talde bakoitza bere koadroa zergatik gustatzen zaion defendatzen saiatu da. Talde txikietan defentsa gaztelaniaz egin dute, baina talde handian egitean euskaraz defendatzen saiatu dira, irakaslearen laguntzarekin.

Defentsa gidatua: arbelean idatzitako zenbait aukeraren artean, taldeak esaldi bat edo bi aukeratu ditu, taldeari gustatzen zaion koadroaren defentsa egiteko. Aukerak hurrengo hauek izan dira:

- KOLORE ASKO DITUELAKO.
- FORMA POLITAK DITUELAKO.
- OSO ORIGINALA DELAKO.
- ANIMALIA DUELAKO.

“Ea, lehenengo taldea, zergatik egin behar dugu Pertsona eta txakurra koadroa?” Talde bakoitzak aurreko baieztapenetatik bana edo bina aukeratu ditu.

Defentsa egin ondoren, bozketa egin dugu: “Nortzuek egin nahi duzue Frutaontzia koadroa? Nortzuek...?” Honekin guztiarekin, bide batez, zenbakiak ere birpasatu ditugu.

Bozketaren ondorioz, Laukizuzenak etzanda eta zutik koadroa egitea erabaki dugu.

composicion con rectangulos

4. Zertarako egin erabaki (talde handian, korroan)

“Zer egingo dugu koadro honekin?”, “Non jarriko dugu?”, “Eta jendeak ikus dezan pasabidean jarriko bagenu?”, “Eta koadroaren argazki bat aterako bagenu, eta Sukilbideri karta batekin bidaliko bagenio?”

Nola egin erabaki: (talde handian, korroan)

Bozketaren ondoren aukeratutako koadroa, Laukizuzenak zutik eta etzanda, behatu dugu. Aurrezagutzak ere aktibatu dira hemen.

“Triangeluak ikusten dituzue?”, “Eta zirkuluak?”, “Zenbat zirkulu ikusten dituzue?”, “Zenbat laukizuzen daude?”, “Zenbatuko ditugu?”, “Asko daude”, “Nola margotu ote du, margoekin, tenperekin...?”, “Nola egin du?”, “Zein kolore ikusten duzue?”, “Zer forma ikusten duzue?”, “Laukizuzen handiak, txikiak, zirkuluak, bertikalak edo zutik, horizontalak edo etzanda, barruan, kanpoan...?”, “Nolakoa ote da koadroa, handia edo txikia?”, “Nola jakin dezakegu?”

Koadroaren zenbakiak aztertu ditugu, eta, paper zuria eta erregela bat erabiliz, koadroaren neurria irudikatu dugu.

neurria begiratzen

 

Hartutako erabaki eta ekarpenak beste kolore batez jaso ditugu gure horma-irudian.

5. Informazioa (talde txikietan)

Gelan dokumentua Sukilbideren argazkia aurkeztu dugu eta galderak egin dizkiegu margolariaren inguruan. Aurrezagutzak aktibatzeko ere baliagarria izan zaigu.

“Nor ote da?”, “Zenbat urte ditu?”, “Non bizi da?”, “Zer da?”...

Galdera horiei talde handian erantzuteko behar den informazioa dokumentua Sukilbidek eskolara bidalitako gutunetik jaso dugu.

datuak

 

Lortu ditugun datuak talde handian eztabaidatu ditugu, eta galderei dagozkien datuak Sukilbideren argazkiaren ondoan idatzi ditugu: izena, urteak…

 

6. Edukiak garatzeko

6.1. Kazetariak (binaka edo hirunaka)

Hasieran, irakaslea Sukilbide izan da, eta beste haur bat edo bi, kazetariak. Kazetariek aurretik landu ditugun galderak egin dizkiote margolariari:

Ondoren, ikasle batek Sukilbideren rola hartu du, eta beste bi haurrek galderak egin dizkiote.

Elkarrizketa hau errutina bezala erabili dugu.

6.2 Galdetegia (banaka)

Haur bakoitzak gelako 4 kide aukeratu ditu, eta galderen bidez dokumentua galdetegi bat bete du. Galdetegia gelako lagunen informazioa lortzeko erabili dugu. Ondoren, lortutako datuak ongi dauden egiaztatzeko, taula orokor batean jaso ditugu.

 

Taula:

NOR DA?
(gelako haurren izenak)

ZENBAT URTE DITU? NON BIZI DA? ZER DA?
Unai      
Nekane      
Irati      
Josu      

Oharra. Zenbait ikaslek galdetegiaren datuak idatziz jasotzeko arazoak izan ditu, horregatik, dokumentua erantzuna biribiltzeko aukera eman diegu.

 

6.3. Gelako ekoizpena egiteko jarraibideak (talde handian, korroa)

Sukilbideren Laukizuzenak zutik eta etzanda koadroa egitea erabaki dugunez, dokumentua haurrek koadroa nola egin jakiteko argibideak eman dizkiegu:

6.4. Txokoak

Txoko lasaiak: irakaslearen laguntza zuzena ez dutenak behar izan.

LIBURUTEGIA

PLASTIKA 1
MARGOLARIAK (laguntza gehiago)
Lasai-lasai ibili dira liburutegiko liburuez gozatzen. Laukizuzenak etzanda eta zutik koadroaren fotokopia eman diegu, laukizuzenik gabe. Bakoitzak erabaki du nola bete hutsunea. Paper zuri handi bat lurrean edo paretan utzi dugu. Agindu bat eman diegu, eta agindu horren arabera marraztu dute paperean. Bukaeran, koadroaren egileek gelan ikasitako hiztegiarekin koadroaren izena esateko edo idazteko gai izan behar zuten.

Materiala:

-Laukizuzenak etzanda eta zutik koadroaren fotokopia hutsik.
-Errotuladoreak

Materiala:

-Paper zuri handia.
-Errotuladoreak, arkatzak, argizariak...

Nola:

-Koadroa bukatu ondoren, ikasle bakoitzak bere artelanaren azalpena egin dio taldeari: “Nik zirkuluak margotu ditut”, “Nik hirukiak margotu ditut”...

Nola:

-Agindu ezberdinak paperaren gainean, adib.: ”Marraztu laukizuzen etzanak, hiruki urdinak eta txakurrak”

 

Liburutegia

liburutegian
liburutegian
Plastika
plastika
plastika
plastika
plastika
plastika

 

AZALPENA

1. TALDEA: Frutaontzia; frutak.
2. TALDEA: Loreontzia; loreontzia eta arrainak.
3. TALDEA: Oilarra; formak eta koloreak
4. TALDEA: Laukitxoak; Sukilbideren elementuak, formak eta koloreak.

 

1. Behaketa

argazkia
argazkia
2. Erabakiak hartzen
argazkia
argazkia
3. Lanean
argazkia
argazkia
argazkia
argazkia
4. Ekoizpenak
argazkia
argazkia
argazkia
argazkia

 

Txoko ez hain lasaiak: irakaslearen laguntza izan dutenak.

 

PLASTIKA 2 (EKOIZPENA)

IDAZKETA
Laukizuzenak etzanda eta zutik koadroa egiteko, koloretako txarolezko paper tirak egin, sailkatu eta itsatsi ditugu. Haur bakoitzak bere biografia fitxa batean idatzi du. Plastika 1 txokoan egin duten obraren azpian jarri dute (autobiografia).

Materiala:

  • Txarol paperak
  • Artaziak
  • Lekeda
  • Argazki kamera
  • Paper zurian dokumentua koadroa proiektagailuarekin handitu.

Materiala:

  • Kartulinazko txartela

Nola:

  • Txarolezko tira luzeak eman, eta mozteko eskatu
  • Koloreen arabera sailkatu
  • Artelanean itsatsi
  • Talde guztiak txoko honetatik pasatu direnean, argazkia atera

Nola:

 

Plastika 2

argazkia
argazkia
argazkia
argazkia
argazkia
Idazketa
argazkia
argazkia

Kudeaketa:

Talde handian, txoko bakoitzean egin beharreko lana aurkeztu dugu. Haur taldea 5 talde txikitan banatu dugu. Talde bakoitza txoko batean egon da. Beraz, 5 egun behar izan ditugu haur guztiak txoko guztietatik pasatu ahal izateko. Talde bakoitzak eguneko jarduera bat egin du. Zein txokotan tokatuko zitzaien erabakitzeko, taldekideen artean hitz egin dute, eta egin gabe zuten txokora joan dira. Ikasle guztiak txoko batetik pasatu direla ikusteko, txoko bakoitzaren erregistro orrian erregistratu dugu, gomets baten bidez.

6.5. Kanta

dokumentua KOLOREZKO ZAPIAK

(Txin eta Txan CDtik)

6.6. Olerkia

dokumentua Olerkia

Morea
Gorria
Laranja
Urdina
Berdea
Horia
Mokoa margotzen ari da txoria.

 

 

6.7. Erakusketa antolatzen (talde handian)

Guztion artean egin dugun artelanaren ondoan, Laukizuzenak zutik eta etzanda, haur bakoitzak “plastika 1” txokoan egin duen artelana itsatsi du, eta, horren azpian, idazketa txokoan idatzitako autobiografia txartela.

Erakusketa ikusi dugu, eta, ondoren, “Zein da gehien gustatu zaizuna eta zergatik?” galderei erantzuten saiatu dira.

artistak gara

6.8. Sukilbideri gutuna idazten (talde handian, korroan)

Autobiografiaren galderak erabiliz, talde handian, Sukilbide margolariari gutuna idatzi diogu. Gutunarekin batera gure artelanaren argazkia ere bidali diogu.

 

7. Ikaskuntza egiaztatzen (talde handian, korroan)

Gure artelanen dosierra eta horma-irudiaren berrikusketa egin dugu, eta hasieran zer genekien eta orain zer dakigun ikusi dugu.

8. Ebaluazioa

8.1 Irakaslea: Ebaluazio irizpideak

ARTISTAK GARA
Ikaslearen izena  
Behatu beharreko alderdiak
Hasieran
Garapenean
Amaieran
Lorpenak
Oharrak

Argibideak interpretatzen eta jarraitzen saiatu da.

         

Autobiografiaren galderen bidez, bere burua aurkezteko ahaleginak egin ditu.

         
Gaiarekin bat datorren hiztegia (koloreak, formen izenak…) erabiltzeko saiakerak egin ditu.          
Talde lanetan parte hartu du.          

 

8.2. Ikaslea: Sentimenduen taula

Haur bakoitzak proiektua baloratu du. Arbelean edo paper zuri handi batean, ikasle bakoitzak eta irakasleak bere laukia bete dute; ondoren, korroan komentatu dugu: “Gustatu zaizue?”, “Ez zaizue gustatu?”, “Zergatik?”, “Nola sentitu zarete?”, “Zergatik?”, “Zer marraztu duzu?”... Jasotako datuak apuntatu egin ditugu, proiektuan egin beharreko aldaketak ikusteko.

SENTIMENDUEN TAULA

Sukilbideren koadroak
Sukilbideren gutuna
Kazetariak
Galdetegia
Txokoak
Erakusketa
1. IKASLEA            
2. IKASLEA            
3. IKASLEA            
IRAKASLEA            

 

NOLA BETE

Marrazkitxo baten bidez adierazteko eskatu diegu.

 

Oharra. Jardueren balorazioa saio bakoitzaren bukaeran egitea komeni da. Proiektuaren azken saioan jarduera guztien ebaluazioa egingo bagenu, gehiegi luzatuko litzateke.

 

DOSIERREAN SARTU DUGUN INFORMAZIOA:

1. AZALEAN: azken ekoizpenaren argazkia egileekin batera.

2. OLERKIA eta KANTA

3. IKASLEAREN ARTELANAK

4. AUTOBIOGRAFIA

GEHIGARRIAK

Sukilbide margolariaren inguruko informazio gehiago izateko:

 

Nafarroako Gobernua / Egileak: Maider Ayerdi, Batirtze Foruria eta Rakel Santamaria / EIBZ