a eredua
 

IKIMILIKILIKLIK!

ZER EGIN DUGU? Sorginetan jolastu gara.

aurkibidea

1. Interesgunea

Ikasle bat gurasoekin asteburu pasa joan da, Sara herriko kobazuloak ikustera, eta ikusitako kobazuloen txosten elebiduna ekarri du gelara. Asteburua kontatu digu, eta gelakoei ea beraiek inoiz egon diren Saran eta kobazuloak ikusi dituzten galdetu diegu.

 

2. Motibazioa (talde handian, korroan)

Gelara sartzean, ikasleek lapiko batean (kartoizko kutxa bat non hitz magikoak idatzita agertzen diren), sorginaren txapela, erratza, irabiatzeko makila luzea, sorgina agertzen den ipuina... aurkitu dituzte. Gure maskota ere lapikoaren ondoan izan dugu.

 

3. Aurrezagutzak aktibatzeko (talde handian, korroan)

3.1. Gaiaren inguruan

Lapikoan dauden elementu ezberdinen inguruan galderak egin dizkiegu: “Zer da hau?“, “Norena ote da?”, “Sorgin batena ote da?”, “Ikusi dituzue sorginak noizbait?”, “Non bizi dira sorginak?”, “Eta ipuinetan sorginik badago?”, "Hansel eta Gretel ipuinean sorgina agertzen da?”, “Eta Txanogorritxo-n?”, “Pelikuletan agertzen dira?”, “Nolakoak dira sorginak, gaiztoak ala zintzoak dira?” (Keinuen bidez), dokumentuaZer jartzen du hor?", “Norbaitek irakurri nahi du?”.

Lapikoan dauden hitzen inguruko galderak egin dizkiegu: “Hitz arraroak dira?”, “Edo politak dira?”, “Zertarako balio ote dute?”

Sorgintxo bat atera dugu, hatz erakuslean artilezko ileak dituen txapela erabiliz:

txanoa

Haurrek esan dituzten osagaiak Sorgin Txikiren edabean idatzi ditugu. Osagaien izenak, erdaraz esan dituztenez, euskarara itzuli ditugu. Irakaslearen laguntzarekin edabearen osagaiak Sorgin Txikiri euskaraz esan dizkiogu edabe magikoa egin zezan.

Osagaia nork esan behar zuen erabakitzeko, hurrengo zotz egiteko audioa formula erabili dugu:

“GORA,
BEHERA,
XIKITUN,
XAKATUN,
FUERA!”

(J.M. OLAIZOLA, “Txiliku”, Axa mixa zilarra. Euskaraz jolas egiteko liburua, Elkar, Donostia, 2000).

sorginak

 

Osagaiak lapikora bota ondoren, makilarekin irabiatu ditugun bitartean eta edan baino lehen, lapikoan agertzen diren dokumentua hitz magikoak irakurri ditugu.

HITZ MAGIKOAK:

“TXIRRISTI, MIRRISTI,
GERRENA, PLAT,
OLIO ZOPA,
KIKILI SALDA,
URRUP, EDAN EDO KLIK!
IKIMILIKILIKLIK!”

3.2. Zer egin erabaki (talde handian, korroan)

“Begira, edabe pixka bat botako diogu aulkiari eta, hara! Aulkia kotxe bihurtu da. Eta orain, autobus bihurtu da!” (keinuen bidez ere adierazi dugu).

“Eseri korroan. Begira arkatza, zer bihur dezakegu?”, “Oso ongi, txirula bihur dezakegu”. “Zer gehiago?”... Arkatza eskuz esku pasatu dute, erabilera ezberdinak adierazi ahal izateko.

Gorputz adierazpenaren bidez, objektu baten keinua egin dugu, adb: txapela. Gure ondoan eserita dagoen hurrengoari objektu irreal hori eskura eman diogu, eta IKIMILIKILIKLIK hitza esan ondoren, beste erabilera bat emateko eskatu diogu (batzuek berbera errepikatu dute). Horrela gelako haur guztiek parte hartu duten arte jarraitu dugu.

“Eta zer iruditzen zaizue beste edabe magiko bat prestatuko bagenu?”

 

4. Zertarako egin erabaki (talde handian, korroan)

Sorgin bihurtzeko edabea egitea erabaki dugu.

Erabaki duguna horma-irudian jaso dugu.

Nola egin erabaki (talde handian, korroan)

dokumentua Osagaiak eta nola egin: Sorgin Txikik egindako errezeta behatu dugu (hasieran beraiekin batera osatu duguna) eta berri bat egin dugu.

OSAGAIAK ATALA

“Zer behar dugu edabea egiteko?” Sorginaren edabearen ereduaren ondoan, gure edabearen osagaiak idatzi eta marraztu ditugu (piktograma erabiliz).

NOLA EGIN ATALA

HAURREN EDABE BERRIA, SORGIN BIHURTZEKO

OSAGAIAK

URA

ARRAINA

TXITA

GAILETA

KAKAOA

LIMOIA

ARRATOIAREN ISATSA

DINOSAUROAREN MINGAINA

LUMA

GOZOKIA

NOLA?

BOTA LAPIKORA.

IRABIATU, IRABIATU…

ETA EDATEKO PREST

HITZ MAGIKOAK
umeen errezeta

Taldean erabaki dugun edabe magikoa proiektuaren horma-irudian idatzi dugu.

 

5. Informazioa

Gure horma-irudiari gehitu diogu.

Etxetik: sorginak agertzen diren ipuinak ekartzeko eskatu diegu eta gelan aztertu ditugu. Gelako ipuinak ere erabili ditugu. Ipuin ezberdinetan agertzen diren sorginen berdintasunak eta ezberdintasunak ikusi ditugu. Gure Sorgin Txikirekin ere alderatu ditugu: “Gure Sorgin Txiki oso zintzoa da. Nolakoak dira ipuinetako sorginak, gaiztoak ala zintzoak?”.

 

6. Edukiak garatzeko

6.1. Jolasteko (talde handian, psikomotrizitate gelan edo patioan)

Sorgintxo Txikia: dokumentua Sorgintxo txikia (Takolo, Pirritx eta Porrotx, Poxpolin Marisorgin, Matxinsalto, Donostia, 2003) abestian esaten dena antzeztu dugu: korri, korri, korrika / salto, salto, saltoka / hegan, hegan, hegaka.

Sorgina Pirulina” jolasera jolastu gara: eskuak emanda, zirkuluan jarri gara. “Sorgina Pirulina” izan den haurra, sorginaren txapela buruan, erdian jarri da. Besteok, zirkuluan birak eman bitartean, dokumentuaSorgina Pirulinaren” abestia kantatu dugu. Kanta bukatzean, eskuak askatu ditugu eta gure sorgina norbait harrapatzen saiatu da, hurrengo txandan ez izateko berriro sorgina.

“SORGINA PIRULINA
ERRATZA GAINEAN,
IPURDIA ZIKINA,
KAPELA BURUAN,
SORGINA, SORGINA
IPURDIA ZIKINA,
TENTELA ZARA ZU?
EZETZ HARRAPATU"

(Ehun haur kanta, Egunkaria, 2001)

Erregea eta sorgina (iparraldeko jolasa): haurrak ilaran jarri dira. Aurrean zegoena errege izendatu dugu. Erregea nor izan erabakitzeko, zotz egiteko formula erabili dugu: gora, behera... eta behin aukeratu dugunean, koroa jantzi du. Sorgina, kanpoan, erratza eskuan duela gelditu da. Musikaren erritmoan erregeak keinuak egin behar izan ditu, eta ilaran zeuden gainerako haurrek imitatu behar izan dute. Imitatzen ez zuenari sorginak erratzarekin ipurdian (gorputzeko edozein atal) leunki eman dio.

Atxa, mixa: Haurrak zutik korroan jarri dira. Erdian sorgina izango den haurra jarri da, eskuan izkigina (orratz buruduna) izango dena zuela, zotz bat eta puntan plastilina zati bat. Korroko gainerako haurrek mantala lurrean utzi eta buelta eman dute. Abestia kantatzen hasi dira:

“ATXA, MIXA, ZILARRA,
GANGAN, OILARRA,
KANPOAN, SORGIN MARRA,
BARRUAN, IZKIGINA”

Kanta bukatu baino lehen, erdiko haurrak, sorginak, mantal baten azpian utzi du izkigina. Kanta bukatzean, korroko haurrak bira eman ondoren, tokatu zaien mantalaren aurrean jarri dira eta mantala altxatu dute. Izkigindun haurra erdira atera da eta jolasa errepikatu dugu.

6.2. Edabea prestatzeko errezeta praktikan jarri (talde handian, korroan)

Gure edabea irakurri dugu eta, ondoren, lapikoaren inguruan jolastu gara.

dokumentua Edabe berriaren formatoa: gure edabea etxera eramateko, akordeoi formatoa (triptiko formatoa) eman diogu. Folioaren aurreko aldean 3 zutabe egin ditugu:

      1. 1. zutabean osagaiak idatzi ditugu.
      2. 2. zutabean lapikoa eta koilara handia marraztu ditugu.
      3. 3. zutabean, norberak bere burua marraztu du, eta DZANGA-DZANGA idatzi dute.

       

OSAGAIAK

*

*

*

LAPIKORA BOTA

IRABIATU, IRABIATU

ETA EDATEKO PREST

adibidea

Triptikoaren atzeko aldean audioa hitz magikoak idatzi ditugu:

“TXIRRISTI, MIRRISTI,
GERRENA, PLAT,
OLIO ZOPA,
KIKILI SALDA,
URRUP, EDAN EDO KLIK!
IKIMILIKILIKLIK!”

____________________________

(Haur batzuek arazorik gabe idatzi dute dokumentua IKIMILIKILIKLIK. Arazoak izan dituztenei azpian transkribatu egin diegu, adb: IIIIIL = IKIMILIKILIKLIK)

 

dokumentua Adibideak:

adibidea

adibidea

Oharra. Ikasleen idazketa mailaren arabera, triptiko gidatua (zenbait hitz idatzita) edo ez gidatua (norberak idaztekoa) erabili dugu.

6.3. Aho korapiloa

Gelara sartzean, maskotak aho korapilo bat eskegi duela arbelean ikusi dugu: “Nork idatzi du?”, “Irakurriko dugu?” . audioa Aho korapilo hau errutina bezala dokumentua erabili dugu.

“Iki,
iki-mili,
mili-kili,
kili-klik,
ikimilikiliklik”

OLASO, Xabier; VILLATE, Agurtzane, Auskalo! Igarkizun eta aho korapiloak, Pamiela, Iruñea, 2001.

 

6.4. Txokoak

Euskararen haitzuloa: jolas librea, jolas txokoan. Gelan dagoen materialarekin: mahai, aulki eta oihalekin haitzulo bat egin dugu, euskararen haitzuloa, alegia. Bertan, bakarrik euskaraz hitz egin genezakeela esan diegu.

6.5. Kanta

dokumentua Kanta honek hitz magikoak entzuteko aukera eskaini digu. Edabea egin ondoren, abesteko aproposa izan dela erabaki dugu, proiektuan zehar ikasitako hitz magikoak kanta honetan errepikatzen direlako.

GU SORGINAK GARA

GU SORGINAK GARA,
FESTA ETA ALGARA,
SUAREN INGURUAN,
AKELARREAN, DANTZAN.

TXIRRISTI, MIRRISTI,
GERRENA, PLAT,
OLIO ZOPA,
KIKILI SALDA,
URRUP, EDAN EDO KLIK
IKIMILIKILIKLIK!

TAKOLO, PIRRITX ETA PORROTX, "Gu sorginak gara" in Poxpolin Marisorgin, Matxinsalto, 2003

dokumentua Marrazteko orria

sorginak

7. Ikaskuntza egiaztatzen (talde handian, korroan)

Gure horma-irudia eta dosierra behatu ditugu. Ikusi dugu hasieran zer genekien eta orain zer dakigun.

“Zer ikasi dugu?”, “Nolakoak dira sorginak?”, “Ikasi al dugu sorginak bezala hitz egiten?”, “Ea, nola hitz egiten dute sorginek?”, “Nola egiten da edabe bat?”, “Zein pauso jarraitu dugu?”...

taldean

 

8. Ebaluazioa

8.1. Irakaslea: ebaluazio irizpideak

IKIMILIKILIKLIK
Ikaslearen izena  
Behatu beharreko alderdiak
Hasieran
Garapenean
Amaieran
Lorpenak
Oharrak

Eredu batetik abiatuz, edabe magikoa egiterakoan parte hartzen du.

         
Gelan landutako hitz jokoak, aho korapiloak… doinu egokian imitatzen saiatzen da.          
Abestiak eta zotz egiteko formula ekoizten saiatzen da.          
Sorginetan euskaraz jolasten da.          

Besteak errespetatuz, proposatutako jardueretan parte hartzen du.

         

 

8.2. Ikaslea: Sentimenduen taula

Haur bakoitzak proiektua baloratu du. Arbelean edo paper zuri handi batean, ikasle bakoitzak eta irakasleak beren laukia bete dute; ondoren, korroan komentatu dugu: “Gustatu zaizue?”, “Ez zaizue gustatu?”, “Zergatik?”, “Nola sentitu zarete?”, “Zergatik?”, “Zer marraztu duzu?”... Jasotako datuak apuntatu egin ditugu proiektuan egin beharreko aldaketak ikusteko.

Oharra. Jardueren balorazioa saio bakoitzaren bukaeran egitea komeni da. Proiektuaren azken saioan jarduera guztien ebaluazioa egingo bagenu, gehiegi luzatuko litzateke.

SENTIMENDUEN TAULA

Hitz magikoak
Edabe magikoa
Zotz egiteko olerkia
Psikomotrizitate gela
Kanta
Sorginetan jolasten
Ongi pasatu dut
1. IKASLEA              
2. IKASLEA              
3. IKASLEA              
IRAKASLEA              

 

NOLA BETE

Marrazkitxo baten bidez adierazteko eskatu diegu.

 

DOSIERREAN SARTU DUGUN INFORMAZIOA

1. AZALEAN: haurrek egin duten sorginaren marrazkia eta sorginen inguruan ikasi dituzten hitzak. Zenbaitetan guk transkribatu behar izan ditugu.

2. dokumentua Aho korapiloa eta zotz egiteko formula

3. dokumentua Kanta

Oharra. Aurretik edabe magikoaren triptikoa eraman dute etxera.

Nafarroako Gobernua / Egileak: Maider Ayerdi, Batirtze Foruria eta Rakel Santamaria / EIBZ