Ozpintzar

Hitza:
Nortzuk al dira umetxo hauek
kanpotik heldu berriak,
nolako itxura ekarri duten
badirudite piztiak;
zenbat kolore nahastuta dauden
beltzak, zuriak, horiak,
hemendik nik neuk botako ditut
denak baitira itsusiak;
aurrerantzean izango bainaiz
guzti horien etsaia.
   
Proposamena:
GAIA
(ZER LANDU)
Atzerritarrak eta ezberdinak direnak onartzea.
ADINA LH2 eta LH3
JARDUERA Azpimarratutako hitzak hutsuneak betetzeko erabili.
Ozpintzarrek erakutsitako jarreraz hausnartu. Ikasleen iritziak ezagutu.
Kanpoko itxuragatik epaituko dugu soilik jendea? Hau egokia al da?
NON DAGO Zenbat gara elkartea (Ane Monna, Oskola eta Karramarroi)
MATERIALA -
OHARRAK -
 

______________________________

EIBZ