Saturnino

Hitza:
Iaz egin nuen lagun berria
Saturno planetatik etorria.
Bere plater txiki hegalaria
Nire teilatuan zen eroria.

Trikitixa jotzen du esku batez,
Txapela janzten du kolore berdez,
Piperrak irensten egun eta gauez,
Zenbatzen du aldrebes.

Saturnino! Saturnino!
Nirekin bizitzen gelditu zaitez.
Beste egun bat gehiago mesedez!

   
Proposamena:
GAIA
(ZER LANDU)
-
ADINA LH
JARDUERA Lagun berria den Saturnino marraztu abestiaren hitzak dioena jarraituz.
Hutsuneak betetzeko ere erabili daiteke.
NON DAGO Takolo, Pirrutx eta Porrotx (Ongi bizi) 11.abestia
MATERIALA -
OHARRAK -
 

______________________________

EIBZ