IPUINAK
|
||
|
||
ATEA Txomin Castera Bazen behin ikastola bat, bertan bazeuden ume asko. Ume horiek oso lasaiak ziren. Beno, guztiak ez, batzuk oso bihurriak ziren, baina ez zekiten irakasleen sekretua... Egun batean, Natur Zientzia arloa zeukaten azkeneko orduan. Batzuk gomekin jolasten eta batek irakasleari jo zion, honek irakasle gelara bidali zuen. Eta bere atzean, beste bi gehiago. Klasea bukatu zenean, patio ordua iritsi zenean, ikasleak zaintzara joandako beste kideen bila hasi ziren, baina ez ziren inon ere agertu. Gela guztietan bila eta bila, baina ez zeuden inon. Hurrengo astean beste
batzuk desagertu ziren. Johanesek esan zien
ikasleak ikastolan zeudela oraindik, baina leku horretara ezin zirela
iritsi. Orduan guztiak pentsatzen hasi eta batek lurrean zulo bat egitea
proposatu zuen, ikusteko ea hor norbait edo zerbait zegoen, baina besteek
ez zuten onartu. |
||
|