IPUINAK

 

Desagerketak

Egilea

Egoera oso zailak gertatzen ari ziren Burlatako institutu batean. Burlata herria Nafarroan dago. Lehengo urteko istorioa dahau. Institutu honetan gertatzen zena oso, oso arraroa zen eta herritar guztiak oso kezkaturik zituen. Errekreo kanpoko denboraldian, hauda, klasea ematen ari ziren bitartean, norbait komunera bazihoan, desagertu egiten zen, besterik gabe. Jende asko eta asko joaten zen zulo edo halako zerbait zegoen ikustera, kanpotik noski! Gainera 1.A klaseko paretan lizur gorri bat atera zen egunera, hau ere besterik gabe.

Baina egun batean zerbait desberdina gertatu zen. Guztiak errekreotik bueltatu ziren eta arbelean mezu arraro bat aurkitu zuten. “Josuren hatza” esaten zuen mezuak. Gainera mezu hau ez zegoen klarionarekin idatzita, odolez baizik. Inork ez zekien mezuaren zergatia. Iosu oso mutil zikina zen. Oso argala zen, oso, oso argala eta gainera nahiko altua. Beti zikina zegoen goitik behera eta eskuinetik ezkerrera, gainera beti sudurrean sartzen zituen hatzak.

Egun batean beste mutiko bat desagertu zen komunean. Honek ez zuen arreta gehiegirik prestatzen, beti despistatuta zegoen, eta seguraski gertatutakoaz ez zela jabetu.

Momentu hoietan 16 ziren gelan baina hau guztia gertatu baino lehen 21 lagun ziren. Institutu horretan, 1.A klasean bakarrik gertatzen ziren gertaera hauek.

Egun batean, Xabierrek zerbait proposatu zuen egoera horri aurre egiteko. Nekromantzia saio bat egiten proposatu zuen. Xabier klaseko neska-mutilen artean azkarrena zen, baita ausartena ere. Bere ideia besterik jakinaraztean inork ez zuen ontzat eman. Baina orduan, Xabierrek guztiei gogoraraztu zizkien Amaia, Naiara, Mikel, Aintzane eta Iñigoren desagerketak. Azkenean denek onartu zuten, nekromantzia saio bat egingo zuten.

Nekromantzia saioa hasia zen, 1.A klaseko 16 lagunek zirkulu bat osatu zuten.

Bat-batean guztiak hitz hauek ahopeka esaten hasi ziren:

JOHANES; JOAN ZINEN

JOHANES; JOAN ZINEN

JOHANES; JOAN ZINEN

Hitz hauek denak zirkuluan eskutik eta oinetatik helduta zeudela esan zituzten. Johanes momentu hartan ailegatu zen, zirkulu erdian zegoen. Ez zuten ikusi baina bai sentitu eta nabaritu ere. Zirkulu erdian zegoela, kapa ikustezina kendu eta osorik ikusi zitzaion gorputza. Hodei bota gainean zihoan, zutik!

Johanesek bere potereak erabili zituen eta poliki-poliki, gutxika-gutxika, desagertutako ikasle guztiak bueltatu ziren 1A gelara. Hau gertatu eta bi segundu geroago Iosuk, mutiko zikinak, eskuak askatu eta hatza sudurrean sartu zuen. Momentu horretan Johanesek zirrikitua ikusi zuen eta handik atera zen.

Zorte onez desagertutako lagun guztiak han zueden. Baina gauza harrigarri bat zegoen horretan guztietan. Norbaitek bazekien eskua askatuko zuela eta horrek idatzi zuen mezua arbelean” Iosuren hatza”. Baina guztiak zeudenez dagoeneko, inork ez zion garrantzirik eman.

Nekromantzia saio hori eta gero, zehazki, urte bat pasa ondoren, beste ikasle bat desagertu egin zen komunean.

Bere izena Iñaki zen eta komunera joan zen ez zuelako pentsatzen ezer gehiagorik gertatuko zenik. Lehen esan bezala, Iñaki nekromantzia saioa eta urte bat geroago, desagertu zen, maiatzaren 12 an.

Johanesek ez zuen bukatu saioa, lehenengo zatia bai, laugank bueltatu ziren, baina beste guztia ez.

Maldizioa kendu behar zuen, komunean zegoen maldizioa. Deabruak sortu zuen maldizio hori eta deabruak ikusi zuenaz Johanes maldizio hori kentzera joango zela, arbelean “Iosuren hatza” idatzi zuen. Bera nekromantzia saioan, Iosuren hatza sudurrean sartuko zuelako eta horrela Johanes joango zelako.

Istorio honek ez du ongi bukatzen eta Iñaki ez zen sekula bueltatu. Beste nekromantzia saioa alferrikakoa zen, deabrua baitzegoen dena gaizki ateratzeko.

Institutu hori itxi eta apurtu egin zuten orain dela gutxi gora behera 100 urte. Eta orain, honen gainean Askatasuna BHI dago. Beraz, kontuz! Maiatzaren 12an, badaezpada ere, ez zaitez komunera joan errekreoz kanpoko garaian.

 

 

 

--->>> ipuin gehiago <<<---