IPUINAK

 

ESKOLAKO GUDA

Iñaki Sandua

Nire lehenengo eskola eguna zen. Eraikina handia zen eta lur asko zituen, baina mendi bakarti batean zegoen, herritik urrun.

Lehenengo hiruhilabetea primeran joan zen, baina bigarrenean irakasleak izerditan ateratzen ziren klaseetatik, eta denbora gutxira institututik alde egin zuten guztiek. Matematikako irakasleak, Pepek esan zidan arrazoia: irakasleek ikusten zituzten beraien izpirituak, hamabi urte zituztenean, klasean ibiltzen, suspenditutako azterketak erakusten...

Hori konpontzeko Aritz, Alex, Edurne, Eñaut eta ni bildu ginen, nekromantzia saio bat egiteko eta Johanes erakartzeko, izpirituak desager zitzan.

1. B-koen gelan bildu ginen eta esan genuen:
JOHANES, JOAN ZINEN.
JOHANES, JOAN ZINEN.
JOHANES, ITZUL ZAITEZ
Bat-batean deabrua atera zitzaigun.

 
 

-Nork esnatu nau? Horren ordainez, Eñaut nirekin eramango dut!

Eta Eñaut deabruarekin batera desagertu zen. Edurnek garrasi egin zuen eta gelatik korrika atera.

Berriro saiatu ginen eta oraingoan Johanes atera zen. Arazoa kontatu genion eta ti-ta batean izpiritu guztiak desagertarazi zituen, zuzendariarena izan ezik.

Zuzendari gaztearen izpirituak eskolatik alde egin zuen.. Johanesek bazekien zuzendaria aztia zela eta bat-batean, zuzendariak makil magikoa atera zuen eta eskola suntsitu zuen.

Johanesek guztiok berpiztu gintuen, baina zuzendariaren izpiritu gazteak gainontzeko izpiritu guztiak agerrarazi zituen. Laster borroka sortu zen. Irabazten bagenuen, institutua agertuko zen eta izpiritu gaiztoak desagertuko; baina galtzen bagenuen..... Hobe ez jakitea zer gertatuko zen.

Irabazten hasi ginen, baina halako batean euskarako irakasleak sorginkeria egin zid.........

AMAIERA


 

 

 

--->>> ipuin gehiago <<<---