IPUINAK

 

JOHANES, HORI EZ DA EGITEN!!!

Aisa

Askatasuna osoa erreta geratu zen, mundu guztia kanpoan zegoen hilda; ni, berriz, barruan nengoen, izkutatuta, deabrua nire bila ari baitzen. Gogoratzen hasi nintzen...

1986ko urtea zen, Askatasuna deituriko eskola zaharrean dena ongi zihoan. Klaseak normalak siren eta patio orduan pilotan edo soka saltoan jolasten ginen. Inor ez zen eskolara faltatzen, primeran pasatzen zenuen eta; baina egun batean Tom, nire klaseko lagun bat, ez zen etorri.

Nik Aritz dut izena eta klaseak izugarri atsegin ditut, gainera ebaluazioan Bikainak atera ditut. Ni oso ausarta naiz, eta abentura arriskutsuak egitea ere gustatzen zait.

Beno, istoriora bueltatzen, nire lagunak egun batean huts egin zuen, bi egunetan, hirutan! Lautan!! Bostetan!!! Ez nuen berriz, inoiz ere berriro ikusi. Baina txarrena ez zen hori, hurrengo egunetan ikasleen desagerpenak jarraitzen ziren eta.


Handik hilabete batera, 11:30ak aldera, sute handi bat egon zen gela batean. Horren ondorioz, ikastola guztia patiora atera zen beldurtuta.

Arratsalde hartan ideia bat izan nuen eta nire lagunengana korrika joan nintzen. Proposamen hau egin nien:

-Aizue, lagunok, proposamen bat daukat! Eta eskolara joaten bagara, inor ohartu gabe kasua nolabait ikertzera?

Lagunek arriskutsua zela pentsatu zuten, hala ere proposamena onartu zuten. Eskola udaltzainez beteta zegoen, baina gu txikiak ginenez, ikusi ere ez gintuzten egin. Sutea egon zen gelan sartu ginen, ez zen inor, dena ilun zegoen eta gainera gaizki usaintzen zuen. Nire lagunak atzean gelditu ziren, baina ni ez. Eskuargia hartu eta gela miatzen hasi nintzen. Ez nuen inoiz irudi hura ahaztuko. Lurrean sakabanatuta hezur pila zeuden. Bat-batean zerbait entzuten dut, norbait edo zerbait dago gelan, lagunek ihes egin dute. Bakarrik nago. Horman itzal beltz bat agertzen da, baina ni geldirik geratzen naiz eta nire hanketara salto batez botatzen da.

Momentuan, eskuargia hartu eta biziduna argitzen dut, ume zikin eta txiki bat da. Hizketan hasi zen:

-Deabrua, deabrua, deabrua.... - besterik ez zuen esaten.

Laster umea hartu nuen eta udaltzainengana bidali nuen. Haiek harrituta anbulantzia deitu zuten. Zer gertatu zen azkar jakin nahi nuen eta umea sendatu bezain laster, harengana abiatu nintzen.

-Umetxo, nola duzu izena?
-Jon naiz.
-Mesedez, kontatuko didazu zer gertatu zen?
-Bai horixe, baina mesedez, ez egin farrerik, egia da eta. Literatura klasea zen, eta geure irakasleak guztiak zirkuluan jartzeko esan zigun, nekromantzia saioa egingo genuen eta! Denok eskuak elkartu genituen eta irakasleak esandakoa esaten genuen. Brometan geunden. Baina bat-batean, zirkulu erdian, lurrean zulo handi bat ireki zen, handik minutu pare batzuetara gizaki hil baten eskeleto bizidun bat agertu zen, gainera sua zerion! Eskeletoak irakaslea lepotik hartu, altxatu eta ahotik sua atera zuen, irakasleari geratu zitzaizkion hondar bakarrak hezurrak ziren! Ondoren berriz ahotik sua atera, ni hau gertatu baino lehen izkutatu nintzen.

-Eta gainontzeko umeak?
-Irakaslearen itxura berbera hartu zuten.

Hurrengo egunetan umeak desagertzen jarraitzen ziren, horren ondorioz eskola ixtea pentsatu zen.

Hausnartzen hasi nintzen, nekromantzia erabili zuten, eta nik ere hori erabiltzen banuen munduko azti hoberena esnatzeko eta deabruarekin borrokatzeko? Horixe, Johanes, antzinako Bargotako aztia esnatuko nuen!

Nire lagunak eta ni patio orduan komunetan elkartu ginen. Eskuak eta hankak elkartu eta hitz magikoak esaten hasi ginen: Johanes etorri, Johanes etorri, Johanes etorri....

Espero ez nuena berriz gertatu zen. Lurrean zulo bat egin zen, deabrua atera zen. Umeak esan bezala eskeletoa sutan zegoen. Ahoa zabaldu eta sua bota zuen, komuna guztia erre zuen. Ni ere erre baino lehen, bigarren pisurantz abiatu nintzen korrika. Deabrua guztia suntsitzen joan zen.

Bigarren solairuan ez zen inor, eta patioa eta lehenengo pisua, guzti-guztia garretan zegoen.

Ni bakarrik geratu nintzen. Deabrua nire bila zegoenez kaxa baten ondoan izkutatu nintzen. Hori beldurra!

Eta hemen nago, izkutuan, deabrua nire bila.

Bat-batean saguxar batzuek ni ikusi naute, eta oihuka hasten dira. Nire ustez deabruaren agindu edo potereren bat izango da. Altxatu naiz, deabruarekin nik bakarrik borrokatuko dut. Pauso bat eman eta zerbaitekin talka egin dut. Ezin dut ulertu, ez baitzegoen ezer!

Momentuan, aurrez aurre deabrua agertu da kapa bat kentzean. Kapa hori magikoa da eta deabrua ikustezin bihurtu du! Laster korrika hasi naiz eta bat-batean arazoaren zergatiaz jabetu naiz. Kapa ikustezina, animaliak menperatu... Hori.... Bai horixe, deabrua Johanes da, eta honek benetako infernuko Txerrenekin itun bat egin du; Johanesek mundua suntsitzen, erretzen bazuen bizia emango zion, eta hori bera gertatzen ari da.

Ikusi, han doa zerutik, hodei beltz baten gainean deabru bat, mundu osoa txikitzen.


 

 

 

--->>> ipuin gehiago <<<---