IPUINAK

 

TXANTXAK: Mutikoa eta pilota

Goretti Iriarte Ollo

D.B.H. 1
Atakondoa Ikastetxea
Irurtzun

 

(..) Mutikoa oso urduri jarri zen eta ez zuen atzera begiratu nahi, beraz korrika bizian hasi zen aurrerantz begiratuz. Ezagutzen zituen laburbide guztiak hartzen zituen, baina ez zuen nahi errepidetik asko urrundu, zerbait gertatzen bazitzaion ezin izango ziotelakoz lagundu.

(..) Ordu erdi beranduago aldapa baten gainean geratu zen, bertatik Viana ikusten baitzen. Ufarik sentitzen ez zuenez atzera begiratu zuen eta, han urrunean korrika, norbait ikusi zuen bere atzetik eta korrikan jarraitu zuen berriro. Korrika zihoala gizon bat gurdi batekin ikusi zuen eta galdetu zion:

-Nora zoaz gizon?

-Vianara, ze ba? Zerbait nahi al duzu, gazte?

-Bai, gurdian eramaterik ba al nauzu?

-Noski baietze ez zait ezertxo ere kostatzen, igo zaitez.

-Eskerrik asko.

Momentu batez lasai egon zen mutikotxoa. Vianara ailegatu zen arte.

Orduan, berriro ere, bere atzetik zebilen gizona ikusi zuen eta oso urduri jarri zen. Baina zer ota nahi zuen gizon hark? Salbatzeko pilotak saltzen zituzten dendan sartu zen.

Erosi zuen pilota. Dendatik ateratzen norbait hurbiltzen zitzaiola konturatu zen, bere izena esanez. Nor zen begiratu zuen eta bere atzetik zebilen gizona zen, Johanes hain justu ere.

-Ze, ez al nizun esaten ba gutxiago kostatuko zitzaizula?

- Jo, ba bai! Korrika bizian etorri naiz, norbait atzetik nuen eta!

-Noski norbait zure atzetik zebilela! Ni nintzen pilota bat aurkitu dugula esanez, pilotarik ez erosteko.

Eta horrela mutila Vianara berehala ailegatu zen, Johanesek emandako sustoari esker.

 

 

--->>> ipuin gehiago <<<---