|
Beno, oraingoan liburuaren azalari erreparatuko diogu eta ahalik eta
informazio gehien ateratzen saiatuko gara.

- Zein da zure ustez liburu honen protagonista?
- Eta idazlea?
- Ekintza non gertatzen da?
- Liburuaren azalak, marrazkiek, koloreek... beste pistaren bat
ematen al dizu? Zein?
- Izenburuak benetako edo fikziozko istorio bat iradokitzen al
dizu?
- Idazleari buruz zer dakizu? Eta marrazkilariari buruz?
|
Galdera hauen erantzunak koadernoan edo txartel batean idatzi, liburua
irakurri ondotik zuzen zinen jakiteko.

|