literatur sorkuntza

Neurriak lantzen

Bertsolaritzan hainbat dira erabiltzen diren neurriak, baina ezagunenak hauek dira:

- Zortziko txikia (7-6 silaba, lau puntu)

- Zortziko handia (10-8 silaba, lau puntu)

- Hamarreko txikia (7-6 silaba, bost puntu)

- Hamarreko handia (10-8 silaba, bost puntu)

- Kopla txikia (7-6 silaba, bi puntu)

- Kopla handia (10-8 silaba, bi puntu)

Arbelean bertso eta kanta ezagunak zerrendatuko ditugu. Hauetako batzuk aukeratu eta zein neurri duten ikusiko dugu.

Adibide gisa, hona hemen Txirritaren zenbait bertso:

 

Bertso berriak Txirritak jarriak Pernando Amezketarrari
1   2    
 

Ijiniero baten etxera
juan zan egun batian:
urre-barra bat aundi samarrak
zenbat balio lukian.
Erantzun zion: «Etorri gero,
esango dizut jatian,
bazkal-onduan gero kontuak
egingo dira kafian».

 

«Urre barr'ori nun dezu bada,
nere baserritar ona?»

«Por si acaso billatzen badet
galde egin diyot, jauna».

«Danak debalde uzten dizkitzut
gaurko erana ta jana,
naiago nuke etxe ontatik
baldin bazeudeke joana!».

 
3   4    
 

Neskamiari uju egin ziyon:
«Zabaldu zaiozu atiak!».
Erantzun ziyon: «Pena ematen dit
asarretuta joatiak!».
Berari parra eragin ziyon
Pernandoren esatiak:
«Bein elkarrekin bazkalduko ta
artu ditzagun kafiak».

 

Neskamiari bigarren txandan:
«Bultza, Maria, atia;
lastima dala diyo jaun onek
asarretuta joatia;
ontâ ezkero igualtsu da ta
eman zaiozu kafia,
arraio onei kostako zaio
berriz gurekin jatia».

 
5   6    
 

Bein praile zar bat etorri zan da
zorrotz artu ziyon kargu:
«Errot-arriyak zerutik bera
zenbat denbora biar du?»
Pernando zanak erantzun ziyon:
«Jauna, ez noski bi ordu».
Arro etorri zitzaion baño
laister aurretik bialdu.

 

«Zenbat denbora biar lukian
orain nua esatera,
errot-arria prailia balitz
konparaziyo batera:
gaur amaiketan bota bazuen
Jainkuak zerutik bera,
amabitako etorriko zan
bikariyuen atera».

 
7   8    
 

Pernando etzan olakuetan
isillik egon-zalia,
asko pentsatzen etzan aldetik
ematen zuen dalia;
arentzat ere sumatu zuben
uste etzuen alia,
orduko zopa mayian zan da
barrena sartu zan prailia.

 

Orduko oien pasadizua
iñork nai badu ikusi,
bikariyua balkoian zegon,
andik zituben ikusi:
«Prailiak asko dakite baño
gaur artzaia da nagusi;
atoz, Pernando, bazkaldutzera
zere makilla ta guzi».

 
9   10    
 

Egun batian astuarekin
abiyatu zan etxetik,
lepo gañian palakatuaz,
maite zuen biyotzetik,
ipurdi-pian zatarrarekin
ez ebakitziagatik;
bazijuan ta apaiz jaun batek
arrapatu du atzetik.

 

Burla egiten asi zitzaion
gure sazerdote jauna:
Jesus, Pernando, au da lujua
zure astuak daukana!
Tela oberik iñun billatzen
izango da naiko lana,
nik ere pozik artuko nuke,
zenbatian dago kana?».

 
11   12    
 

Sazerdotiak itz ori esan,
Pernandok buelta urrena;
eskuarekin asto-zipotza
altxatu ziyon aurrena,
esanaz: «Jauna, or dago denda
tela-jeneru orrena;
bertan ederki ikasiko du,
sartu liteke barrena».

 

Dendako ate itxusi ura
zuben denboran ikusi,
sazerdotia ikaratu ta
abiyatu zan igesi.
Uju egin ziyon: «Jauna, etzuben
gutxiagorik merezi;
ordañak entzun nai ezpaditu
neri burlaka ez asi!».

 
13   14    
 

Pernando nola bizitzen baizan
bikariyuen auzuan,
egun batian abisatu ta
etxea ekarri zuan;
biyak izketan egondu zian
ordu bete bat osuan
txerriya il da partiziyua
nola guardatuko zuan.

 

Ta esan ziyon: «Pernando, laster
il biar degu txerriya,
bañan badago nere barrenen
kezka bat izugarriya:
igez nundik-nai etorri zaigu
odolkiya ta urdaya,
orain ordañak partitzekotan
besterentzat det erdiya».

 
15   16    
 

Erantzun ziyon: «Il beza, jauna,
neri esan diran gisan;
bañan odolki gutxi partitu,
ez bedi tontua izan;
gero balkoian jarri biar du
jendiak ikusi dezan,
gaberdi aldian barrena sartuta
ostu diyotela esan».

 

Kriara laster bialdu zuen
arakiñaren galdian,
ilda balkoian ipiñi zuten
ta odolkiyak baldian;
Pernandok berak eraman ziyon
gabeko amarrak aldian,
apenas asko partitu zuben
Amezketa'ko kalian.

 

 

Iturria: www.susa-literatura.com

Ohartuko zineten bertsoak ahozko hizkerari dagozkiola, eta beraz, hitzak jaten dira, silabak gehitu, etab. Goiko bertsoetan ahozko ezaugarriak azpimarratu, gero denon artean komentatuko ditugu.

--->>>irakaslea<<<---