literatur sorkuntza

Batetikan korrozka

Negu Gorriak taldeak Egaña eta Peñagarikanoren bertso hauek musikatu zituen. Entzun eta gero, ulermen ariketak eginen dituzue.

Egaña:   Peñagarikano:

Batetikan korrozka
Bestetik herrena
Ohia okupatu du
Hori da txarrena
Ez da pinta kabala
Honek dakarrena
Kalzontzilorik gabe
Ohean barrena
Pixkat gutxio edan
Ezazu hurrena (bir)

Ez diot txartzat hartu
Muxuka hastea
Nahiz oraindik ez egon
Holako gaztea
Ez da gauza ederra
Buru eskastea
Hari tokatu behar
Holako trastea
Martiri bihurtu du
Bere emaztea (bir)

Ohean sartu zaigu
Kolpera onduan
Lapur gaizto ta trakets
Hoietxen moduan
Pixa egin ezazu
Toki seguruan
Kordea banatzeko
Hemen inguruan
Poltsa beroarekin
Joko det buruan (bir)

 

Gaur parrandan jo ta ke
Hor dabil gizona
Lehenen pasiloa jo
Ta gero komona
Uste nuen hau zala
Nik nere moñoña
Laztantzen hasi naiz ta
Ez da horren ona
Mozkorra nator eta
Barkatu amona (bir)

Nun ibili naizen ni
Esan det lehenago
Amonaren ondoan
Ederki ez nago
Izan ere edan det
Horrenbeste ardo
Gutxienez bazitun
Hoita zazpi grado
Bota egin behar det eta
Oñala nun dago?

Poltsa beroarekin
Hortxe jo nau danba!
Ni ez naiz lotsatuko
Egia esanda
Amonan errezoa
Holaxe izan da:
Requiem est domine
Virgo veneranda
Gehio ez naiz etorriko
Amona edanda (bir)

 

1) Zer egin du gizonak? Zeren kontra egin du? Amonari zer egin dio?

2) Zer egin dio amonak?

Bertsoak rapeatzen entzun al zenituen inoiz? Zer berdintasun dituzte bertsoek eta rapeatzen diren “abestiek”?

Bertsoak ez dira Euskal Herriko kontua, ez lehen ezta orain ere. Mikel Mendizabal eta Antton Kazabonek ere hala diote: “Afrikako Sahara Desertuko TOURAREG-tarrak, portugaldarrak, galestarrak, galiziarrak, Asiako afgandarrak eta Ameriketako zenbait lekutako “bertsolariak” (Txilen, Kubako dezimistak, zenbait tribu indiarretan...).