literatur sorkuntza

Errimak lantzen

Erdarazko poesian ez bezala, euskaraz bertsoek ez dute errima asonante ezta kontsonanterik ere. Bertsogintzarako arauak hauek dira:

a)
Kontsonante hoskideak:
    - B, D, G, R
- K, P, T
- M, N
- S, X, Z
- TS, TX, TZ
b)
A bokalez bukatzen diren hitzetan komeni da aurreko bokala ere errepikatzea:
    lana
plana
ama
fama
kontrola
karakola
axola
kokakola
beldurra
apurra
egurra
muturra
c) E, I, O edo U bokalez bukatzen bada, azken silabak errimatzea aski da:
    sarri
horri
herri
Aintzane
konforme
ene
 
d)
A edo AK mugatzaileak, deklinabideko atzizkiak (-an, -tik, -ra, -ri...) eta beste atzizkiekin (-garri...) aurreko silabak errimatzea komeni da.
    txikiak
guztiak
bustiak
e)
L, N, R, S, Z, TS eta TZ kontsonantez bukatzen diren hitzetan nahikoa da aurreko bokala berdina izatea:
    zor
jator
Aitor
Inor
f)
Diptongoek (ai, au...) errima dute:      
    jai
zai
alai
usai

 

Bertso berean oin bera errepikatzeari poto egitea esaten zaio. Esanahi bereko hitza behar du izan, homonimoak salbuespen dira, noski.

(Manu Gomez Genua. Bertsolaritza eta ahozkotasuna. Curriculum eta material didaktikoa. Moldatua)

Hau guztia ikusi eta gero, oin zerrendak eginen dituzue; hurrengo saioetan sortuko dituzuen bertsoetarako oso lagungarri izanen zaizkizue.

Bukatzeko, bina bertso asmatuko dituzue, jarraian dituzuen oin zerrendetatik hitzak aukeratuz:

Neskatxa
Fetxa
Fletxa
Fitxa
Errebantxa
Txantxa
Dutxa
Metxa
Martxa
Bizitza
Ekaitza
Galtza
Giltza
Dantza
Zalantza
Balantza
Jendetza
Aketza

 

--->>>irakaslea<<<---