literatur sorkuntza

Neurri bakoitzerako doinuak

Honezkero neurri ezagunenak ezagutzen dituzue. Beraz, neurri bakoitzak dituen doinuak gogoratuko ditugu.

Kopla txikia - Furra-furra
- Ama begira zazu
- Haurrak ikas zazue
- Akerra ikusi dugu
- Ikusi nuenean
Zortziko txikia - Maritxu nora zoaz
- Pasaiako plazatik
- Triste bizi naiz eta
- Markesaren alaba
- Neska zahar bat tentatzen
- Aitorren hizkuntza zaharra
- Bautista Basterretxe
- Orioko baleari
- Iturengo arotza
- Olentzero joan zaigu
- Gernikako arbola
- Astoa ikusi nuen
Hamarreko txikia - Batetikan korrozka
Kopla handia - Axuri beltza
- Donostiako hiru damatxo
- Ala kinkiri
- Aita-semeak
Zortziko handia - Pello Joxepe
- Aita Jainkoak
- Santa Ageda
- Hara non diran
- Gaueko izar argitsuena
Hamarreko handia - Mutil koskor bat
- Misiolari baten moduan
- Sentimendua sartu zitzaidan
Neurri berezia - Ia gureak egin du
- Iparragirre abila dela
- Ikusten duzu goizean
- Betroiarenak
- Maitea nahi badezu


(Mikel Mendizabal & Antton Kazabon: Txikitik handira. GIE)

Gehien gustatzen zaizun doinuarekin bizpahiru bertso sortuko dituzu. Oraingoan, norberak asmakizun bat egin beharko du, beraz, animalia, pertsonaia, gauzaren bat pentsatu eta horren inguruko bertsoa eginen duzue. Gero, gainerakoek asmatu beharko dute ikaskidearen bertsoaren atzean zer dagoen. Irakasleak moderatzaile lana eginen du.

Adibide gisa, Bertsotan blai, bertsotan bai liburutik ateratako bertso hauek dituzue:

Ea asmatzen duzun
Zertaz ari naizen
Animali bat dela
Esango dut ozen
Txiki haundi luze motz
Mehea edo gizen
Garai batean oihan
Beltzean bizi zen.
Orain baietz asmatu
Guztiok izena
Jolasten pasatzen du
Denbora gehiena
Beste batzutan koxka
Egiten duena
Batzuk deitzen diote
Lagunik onena
erantzuna(“Pasaiako plazatik” doinuan)

 

Nere gauza hau asko ikusten da
Baina ez da eguzkia
Horrelakoxez beteta daude
Liburu ta idazkia
Txiki denean borobil antza
Haundi bada hirukia
Abezedario deitzen den horren
Lehen bokal ta hizkia.

erantzuna

(Josu Etxanobe, “Pello Joxepe” doinuan)

 

(Manu Gomez Gernua. Bertsotan blai, bertsotan bai. Irakaslearen gida liburua. Nafarroako Gobernua)