literatur sorkuntza

Puntua emanez bertsoa sortu

Binaka jarriko zarete eta ikaskideari puntu bat bota behar diozue. Gogoratu bertsolaritzako ezaugarrietako bat laguna zirikatzea dela! Berak, emandako neurri eta doinuarekin, bertsoa osatu beharko du. Adibide gisa, Txirritari jarritako puntua eta berak emandako erantzuna duzue.

Txirritari puntu hau eman zioten:

Txirrita, ezkontzeko
Ez al dek iderik?

Eta berak erantzun zuen:

Andregaiarena
Etziakit biderik
Hala bai agindu dit
Amona pipiririk
Bainan etziatek sartuko
Holako ziririk.

Zer zela uste zuen
Atsuaren saltsa
Za(ha)rra izanagatik
Hartzak aberatsa
Goizian porru-salda
Eguerdian aza
Aise kabittiko dittuk
Ipurdian galtzak.