literatur sorkuntza

Bokalak jarri

Bertso hauei bokalak jarri behar dizkiete ikasleek. Ariketa hau binaka egin daiteke, aukerak ugariak izaten ahal direnez, errazago izan dadin.

Kantatutzera noa
Bertso bat edo bi
Kaskazurik jarriak
Bere buruari
Gustoik ez diot hartzen
Bizimoduari
Deskalabroa pranko
Gertatu zait neri.

Kojo gelditu nintzan
Txiki-txikitandik
Paretara igo ta
Erorita handik
Informe txarrak ditut
Gaur askorengandik
Neretzat berri onik
Ez dator inondik.

Dama batek nahi zidan
Karga hau arindu
Pretenditu ninduen
Ez nion agindu
Amets gaiztua pranko
Geroztik egin du
Gaixua urriki nuen
Ni hartu banindu.

Aitak ere nahi zuen
Biok ezkontzea
Baina etzan posible
Ni ondo portatzea
Hobe da zer datorren
Konsideratzea
Nolanahi hartzekoa
Ez da gurutzea

Txiki-txikitandikan
Harro ta tunante
Kontrarioa pranko
Gutxi dut amante
Grina gaizto guztiak
Tiratzen didate
Aitzurrak eta palak
Mudatuko naute.

Ez nau inkomodatzen
Besteren lujuak
Deklaratzera noa
Nere enojuak
Zurrutak tiratzen nau
Pixka bat jokuak
Atarramendu onik
Ez dauka jokuak.

(J. Joakin Urbieta, Kaskazuri)

--->>>ikaslea<<<---