literatur sorkuntza

Bertsolaritza

Ikasleei galdetuko diegu bertsolaritzaz zer dakiten: non dagoen bertsotan aritzeko ohitura (lekuaren arabera bat-batekoa, bertso-paperak edo koplak kantatzeko ohitura zegoen); garai bateko eta egungo bertsolaritzaren (eta bertsolarien) arteko ezberdintasunak; bertso-eskolak; bertsolari ospetsuenak... Denen artean ozen komentatu eta gero, ikasleak ordenadore gelara eramanen ditugu informazioa bilatzera.

 

Orri honetan bertsolaritzaren inguruko hainbat informazio eskuratzeaz gain, bertsoak aditzeko aukera ere bada. Ikasleei bertsoen artean aukera dezaten eskatuko diegu, gero gela guztiari erakusteko.