literatur sorkuntza

Bertsoak aldatzen

Kanta edo bertso bat aukeratu eta aldatu behar duzue, eguneroko gauzaren bat sartuz, pertsonaiak, egoerak... aldatuz, etab.

Adibide moduan, Xalbadorren heriotzean abestiarekin egin daitezkeen aldaketak dituzue.

Jatorrizko bertsioa:

Adiskide bat bazen
Orotan bihotz-bera
Poesiaren hegoek
Sentimenduzko bertsoek
antzaldatzen zutena.
   
Plazetako kantari
Bakardadez josia
Hitzen lihoa iruten
Bere barnean irauten
Oinazez ikasia.
 
Nun hago?
Zer larretan,
Urepeleko artzaina?
Mendi hegaletan gora
Oroitzapen den gerora
Ihesetan joan hintzana.
 
Hesia urraturik
Libratu huen kanta
Lotura guztietatik
Gorputzaren mugetatik
Aske sentitu nahirik.
 
Azken hatsa huela
Bertsorik sakonena
Inoiz esan ezin diren
Estalitako egien
Oihurik bortitzena.
 
Nun hago...
 


Aldaketak ugariak izaten ahal dira:

“Nun hago?
Zer eskoletan, Leitzako irakasle?”


“Azken azterketa zela
Denetan zailena
Inoiz egin ezin diren
‘sorpresa azterketen’
traiziorik handiena”


Beste adibide bat ordenadore gelan ikus dezakezue: Wazemank programaren Benito Lertxundiren “Herribehera” abestiaren bertsio berria sortuz: “Gerri behera”.