literatur sorkuntza

Bertsioak

Egungo taldeek abesten dituzten kanta asko lehenagoko bertsoak dira eta lehenago kantatu izan dira. Gaur zenbait abestiren bertsioak ikusiko dituzue.

Loretxoa (B. Lertxundi / Exkixu)

Mendian lar artean
aurkitzen da loretxo bat.
Aurrean umetxo bat
loretxoari begira.

Loreak esan nahi dio
«Umetxo aska nazazu,
jaio naiz libre izateko
eta ez loturik egoteko. »

Umetxoak ikusirik
lorea ezin bizirik
arantzak kendu nahi dizkio
bizi berri bat eman.

Orduan izango baitu
indarra eta kemena;
orduan emango baitu
ugari bere fruitua.


Izarren hautsa (M. Laboa/ Ken zazpi)

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizbait ginaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe, lana eginaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizbait erditu, hortan jokatuz bizia.

Gizonen lana jakintza dugu, ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea. Ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Ez dadukanak ongi ohi daki eukitzea zein den ona,
bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait bagera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten, amets eroak bazterturikan,
sasi zikinak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo dute zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak; gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.

Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik eztu,
lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain.


Haika mutil (M. Laboa/ Su ta Gar)

"Haika mutil, jeiki hadi
argia den mira hadi."
- Bai, nausia, argia da,
gur oilarra kanpoan da.

"Haika mutil, jeiki hadi
uria den mira hadi."
- Bai, nausia, uria da,
gure orra bustia da.

"Haika mutil, jeiki hadi
surik baden mira hadi."
- Bai, nausia, sua bada,
gur gatoa beroa da.

"Haika mutil, jeiki hadi
hortxe zer den mira hadi."
- Bai, nausia, haizea da,
gur lehioa ideki da.

"Haika mutil, jeiki hadi
kanpoan zer den mira hadi."
- Bai, nausia, edurra da,
lurra xuriz estali da.

"Haika mutil, jeiki hadi
urean zer den mira hadi."
- Bai, nausia, ardia da,
aspaldian itoa da.

"Haika mutil, jeiki hadi
zeroi non den mira hadi."
- Bai, nausia, egia da,
mutiltto hau unatu da.