literatur sorkuntza

Bat-batekoa

Dakizuenez, bertso paperen bidez edo bat-batean sor daitezke bertsoak. Zalantzarik gabe, azken hau izaten da zailena, baina baita politena ere, ez baita jakiten zer esanen den abesteko mementoa iritsi arte.

Gaurkoan ez dizuegu bat-batean bertso bana botatzeko eskatuko, baina 10-15 minututan bertso bana (edo bina) sortu beharko dituzue. Neurri eta doinu librean; gaia berriz, honako hau:

“Azterketa egiten ari zara eta irakasleak kopiatzen harrapatu zaitu”.